14 erakusketa birtual, Google Arts & Culture

Lehen mundubira’ atari digital bat da, eta Magallanesen eta Elkanoren bidaia eta bidaia horrek munduaren ikuskeran izan zuen eragina azaltzen du. 

Elkano Fundazioak Euskadiko hainbat erakunde eta adituren laguntzarekin egindako hamalau erakusketa birtual jarri ditu haren esku. Zehazki, honako hauek parte hartu dute: Aranzadi Zientzia Elkartea, Bilboko Itsamuseuma, Euskal Itsas Museoa, Daniel Zulaika (Elkano Fundazioko aholkularia), Javier Almazán (Medikuntzan doktorea), Miren Aintzane Eguiluz (Bilboko Ingeniaritza Eskola – Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Eskola Teknikoa, Portugalete), Jose Angel Achón (Deustuko Unibertsitatea) eta Alberto Rodríguez (industria-ingeniaria, nabigazioko goi-mailako teknikaria eta itsas zabaleko arrantza-patroia, eta itsasoko gaien inguruko dibulgatzailea). Horrela, Elkano Fundazioaren atariak euskal gizartearen hainbat ikuspegi jaso ditu zirkumnabigazioaren inguruan.

Erakusketa digitalak euskaraz ikusi ahal izateko nabigazioaren hizkuntza aldatzea beharrezkoa da. 

 

Juan Sebastián Elkanoren biografia.
"Primus Circumdediste Me" - Ezagutu munduko biribiltasuna erakutsi zuen euskal itsasgizonaren epopeia.

Komisarioa: Xabier Alberdi Lonbide, Historian doktorea eta Euskal Itsas Museoko zuzendaria.

Elkano eta lehen mundubira.
Elkanoren garaira egindako bidaia bat. 16 galdera, zer testuingurutan egin zen ulertzeko eta Lurreko lehen zirkumnabigazioak eragindako aldaketen berri jakiteko..

Komisarioa: Elkano 500 Fundazioa.

Ozeanoa, Elkanoren aurretik eta ondoren.
Ikusi nola kokatu zen ozeanoa geopolitika modernoaren erdigunean.

Komisarioa: José Ángel Achón Insausti. Historian doktorea eta katedraduna, Deustoko Unibertsitatea.

Juan Sebastian Elkanoren aztarnaren bila.
Zer esaten dute Elkanori, lehen zirkumnabigazioari eta bizi ziren munduari buruzko dokumentu historikoek?

Komisarioak: Julián Díaz eta Itsasmuseum Bilbao.

Itsasertzean ahaztuak.
Euskal emakumeak eta itsado Juan Sebastian Elkanoren garaian. 

Komisarioa: Miren Aintzane Eguíluz. Bilboko Ingeniaritza Eskola -Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Eskola Teknikoa, Portugalete.

Itsasoan kokatu.
Nabigazio-tresnak eta teknikak lehen mundubiran..

Komisarioa: Alberto Rodríguez. Industri ingeniaria, Nabigazio goi mailako teknikaria eta Alturako patroia.

Eskorbutoa eta medikuntza nabigazio handien aroan.
Jakin ezazu nolakoa zen medikuntza itsas espedizio handietako garaian eta zein zen gaixotasunik beldurgarriena: eskorbutoa.

Komisarioak: Daniel Zulaika (Historian graduatua. Elkano 500 Fundazioko aholku batzordea) eta Javier Almazán (Medikuntzan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa).

Elkano eta berau irudikatzen duten adierazpenak.
Aurki ezazu zer nolako adierazpenak egin diren Getarian, bost mendetan zehar, munduari lehen bira eman zion gizona omentzeko..

Komisarioa: Xabier Alberdi Lonbide, Historian doktorea eta Euskal Itsas Museoko zuzendaria.

Euskaldunak Magallaes-Elkano espedizioan.
Nor izan ziren, zer egin zuten eta zer gertatu zitzaien?

Komisarioa: Daniel Zulaika, Historian graduatua. Elkano 500 Fundazioko aholku batzordea

Mundubirako zeruak.
Nabigatu duela 500 urte Magallaes-Elkano espedizioko tripulatzaileek ikusi zituzten konstelazioetan zehar.

Komisarioa: Virginia García. Astronomoa. Aranzadi Zientzia Elkartea.

Mundubiraren ontziak.
Ezagutu Magallaes-Elkano espedizioko 5 itsasontziak.

Komisarioa: Xabier Alberdi Lonbide, Historian doktorea eta Euskal Itsas Museoko zuzendaria.

Heriotzak eta gaixotasunak lehen mundubiran.
Espezietako uharteetarantz abiatu ziren 243 gizonetatik 35 bakarrik itzuli ziren. Zer gertatu zen espedizioan?

Komisarioak: Daniel Zulaika (Historian graduatua. Elkano 500 Fundazioko aholku batzordea) eta Javier Almazán (Medikuntzan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa).

Mundu beraren 500 urte eta 100 urte zeru beraren azpian.
Ezagutu Patagoniako herrien kulturak eta mundu-ikuskerak.

Komisarioa: Virginia García. Astronomoa. Aranzadi Zientzia Elkartea.

Magallaesen espedizioa eta Elkanoren lehen mundubira.
Jarraitu lehen zirkumnabigazioaren urratsak mapa interaktibo honetan. 

Komisarioa: Elkano 500 Fundazioa.