Uda ikastaroak: "Elkano eta lehen mundubira: 500 urte geroago"

Juan Sebastian Elkanok eta munduaren inguruko lehen itzuliak beren lekua izango dute UPV/EHUren 2019ko Uda Ikastaroetan. Elkano 500 Fundazioarekin elkarlanean, mintegia uztailak 4 eta 5ean egingo da Donostiako Miramar jauregian.

Getariako itsasgizonaren zirkumnabigazioarekin amaitu zen Magallanes-Elkano espedizioaren 500. urteurrena ospatzen den honetan, Juan Sebastian Elkanok eta munduaren inguruko lehen itzuliak beren lekua izan dute UPV/EHUren Uda Ikastaroen XXXVIII. edizioaren programan.

Elkano 500 Fundazioak sustatuta, “Elkano eta munduaren inguruko lehen itzulia: 500 urte geroago” ikastaroak gertaera haiek berrikusi eta eguneratzea proposatu zuen; eta bereziki, euskaldunek tripulatzaile, espedizioaren antolatzaile eta ontzi egile gisa izan zuten eginkizuna azpimarratuz.

Jarrian, hainbat hizlariren ekarpenak laburtzen dituzten estekak eta elkarrizketak jaso ditugu, ikastaroan landutakoaren laburpen gisa.

Pablo Pérez-Mallaína, Sevillako Unibertsitateko katedraduna:

“Bizitza XVI. mende hasierako ontzietan” izenburupean, Pérez Mallaína irakasleak hainbat alderdi aztertu ditu, hala nola marinelen gizarte-jatorria, lanbideak naoetan, bizi baldintzak, garai hartako gizarteak itsasgizonei buruz zuen iritzia eta beren sinesmenak.  Azaldu zuenez, “itsasgizonak soldatapeko langile askeak ziren, artean feudala zen munduan”.  Informazio gehiago.

 

Daniel Zulaika, Elkano 500 Fundazioko Aholku Batzordeko kidea:

Hitzaldian euskaldunek munduaren inguruko lehen biran izan zuten betekizuna aztertu du; 31 espediziokide euskaldun ontziratu ziren, era 6k osatu zuten mundubira.  Bere hitzetan "zz geunden han halabeharrez". Informazioa gehiago.

 

Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko zuzendaria:

Alberdik XVI. mendeko onztigintzaz aritu zen, baita Victoria ontziaz ere: mundubira osatu zuen naoa Ondarroan eraiki zen, dirudienez.  “Indietako bidea egin zuten itsasontzien %80a Euskal Herrian eraiki ziren”, ziurtatu zuen. Informazio gehiago.

 

Alvaro Aragón, UPV /EHUko irakaslea:

Aragónek Euskal Herria itsastarraz aritu zen, eta Elkanoren garaiko gizartea, ekonimia eta ohiturak izan zituen hizpide.  UPV/EHUko irakaslearen esanetan, “XV eta XVI. mendeetan Euskal Herria itsasoari lotutako zibilizazioa zen”. Informazioa gehiago.

Amaia Rojo, UPV/ EHUko ikerlaria:

Amaia Rojok euskal jatorriko merkatari, itsasgizon eta negozio-gizonek XVI. mendeko Sevillan osatu zituzten gizarte sareak ikertzen ari da. “Elkanoren garaian, gizarte sareei eskerrak euskaldunek beren egoera sozial eta ekonomikoa hobetu zuten”. Informazio gehiago.

Jose Maria Larramendi, Elkano 500 Fundazioko Aholku Batzordeko kide eta antropologoa:

“Elkanotik Dorre Bikietara. Mundializazioa vs globalizazioa” hitzaldian kultur aniztasunak suposatzen diuen erronkaz aritu zen. Bere ustez, “Elkanok erronka bat proposatzen digu, etnozentrismoarekin amaitu eta kultura aniztasuna bizitzea”. Informazio gehiago.

 

Miren Aintzane Eguiluz, Bilboko Ingeniaritza Eskola -Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Eskola Teknikoa :

XVI. mendean euskal itsas giroko emakumeen presentzia hurbilagotik ezagutzeko egiten ari den lanak ahozko komunikaziorik onena aukeratu zuten Udako Ikastaroan. “Debekuak debeku eta inolako esker onik ez jaso arren, emakume euskaldunak era guztietako itsasoko lanak egiten zituen”. Informazio gehiago.