Sinposioa: “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre"

Elkano 500 Fundazioak bultzatuta, Asociación Española de Americanistas elkartea antolatzen ari den XIX. nazioarteko kongresuak “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartuko du.

 

 

Elkano 500 Fundazioak bultzatuta, Asociación Española de Americanistas elkartea antolatzen ari den XIX. nazioarteko kongresuak “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartuko du. "Los caminos de América" izenburupean, kongresua 2020ko ekainaren 8tik 10era bitartean ospatzekoa zen, Santiago de Compostelan. Halabaina, osasun krisia dela eta antolatzaileek atzeratzeko erabakia hartu dute; data berria, egoeraren bilakaeraren araberako izango da, eta Kongresua berme guztiekin ospatzeko aukera ematen bada,

Getariako nabigatzaileari buruzko sinposio honetan, Elkano itsasgizon gisa, zein pertsona gisa lantzen duten proposamenek izango lukete bere lekua, baita munduko lehen itzuliarekin lotutako beste hainbat gai, XVI. mendeko ontzigintza edo bidaiak izan zituen ondorioak, besteak beste.

Ikusi hemen Kongresuaren webgunea.