Postalak Mundubiran

Escolares de Euskadi y Chile crean e intercambian 500 postales compartiendo miradas y mensajes sobre el mar. 

Ekimena Elkano Fundazioaren eta Magallaes eta Txileko Antartika eskualdeko Kultura Ondarearen Zerbitzu Nazionalaren arteko lankidetzaren emaitza da, hainbat proiektu bultzatzeko lehen mundubiraren 500. urtemugaren testuinguruan. Ekimenean lagundu dute, baita ere, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Teraike Fundazioak –Txileko ikastetxeen koordinatzaile gisa– eta Correosek –postalak bidaltzeko zigiluak eman ditu–.

500 urte geroago, itsasoaren bitartez Euskadi eta Txile elkartzeko xedearekin, bi itsasertzetako haur eta nerabeek 500 postal trukatuko dituzte aste honetan ‘Postalak mundubiran’ ekimenaren baitan. Ekimen horrek beste mundubira bat proposatzen du, postalak trukatuz eta gazteenen ikuspegitik oraingo honetan.

Euskadiren eta Txileren arteko elkartruke hori esperientzia pilotua da, eta lehen mundubirarekin lotura estua duten edo itsas historia eta kultura oso errotuta duten udalerrietako ikastetxeek hartzen dute parte. Gipuzkoatik eta Bizkaitik honako hauek hartzen dute parte, hain zuzen: Getariako Iturzaeta Eskola Publikoa, Orioko Zaragueta Eskola Publikoa, Mutrikuko Goizeko Izarra eta San Miguel, eta Bermeoko Sagrado Corazón, Eleizalde Ikastola eta San Frantzisko.

Magallaes eta Txileko Antartika eskualdetik –espedizioaren ibilbidetik gertu dagoen eremu geografikotik– –espedizioaren ibilbidetik gertu dagoen eremu geografikoa– beste zazpi ikastetxe hauek hartu dute parte esperientzian: Punta Arenaseko hiru, Hernando de Magallanes eskolak, Padre Alberto Hurtado eskola eta Pedro Sarmiento de Gamboa eskolak; Puerto Natalesko Coronel Santiago Bueras eskolak; Puerto Williamseko Donald McIntyre Griffiths lizeoak, eta Porvenir udalerriko Bernardo O'Higgins eskolak eta María Auxiliadora ikastetxea.