Nazioarteko kongresua

Urriaren 19tik 21era, Donostian, nazioarteko hainbat adituk eta ikertzailek irekiko dituzte Globalizazio Goiztiarra deiturikoari buruzko lan-ildo berriak. 

Elkano Fundazioak sustatuta, EHUko "Euskal Herria, Europa eta Amerika: lotura eta harreman atlantikoak" ikerketa-taldearekin elkarlanean antolatu da "Elkano'22. Historia zirkumnabigatzen" kongresua, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du.

Elkano izan zen buru munduari lehen bira eman zion espedizioaren itzuleran, baina harez gain, euskal itsasgizon eta tripulatzaile ugari abiatu ziren Sevillatik 1519an eta gutxi batzuk besterik ez ziren itzuli 1522an. Era berean, espedizioko bost ontzietatik hiru Euskal Herrian eginak ziren. Hala ere, izozmendiaren tontorra baino ez zen hori, sustraiak Erdi Aroan dituen dinamismo bizi baten parte, Euskal Herria polo estrategiko bihurtu zuena Frantziako eta Gaztelako koroentzat.

Izan ere, Gaztela eta Aragoiko Koroan, esaterako –hura izan zen lehen zirkunnabigazioaren protagonista–, euskal ontziak eta ontzi haietako tripulatzaileak XIII. mendetik zebiltzan Europako itsasoak zeharkatzen, Baltikotik Konstantinoplaraino, bai eta Iberiar penintsulako erregeei etsaien aurkako itsas ekinaldietan laguntzen ere.

Nazioarteko bilkura akademiko honek agerian utzi nahi du euskaldunek –jatorriz Lapurdiko, Nafarroa Behereko, Zuberoako, Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetakoek, baina baita diasporakoek ere–, funtsezko parte-hartzea izan zutela munduari emandako lehen biran, eta funtzio erabakigarria izan zutela Globalizazio Goiztiarra deitzen den horretan, benetako aitzindariak izan baitziren.

Biltzar honen helburu nagusia da elkarrekin iritziak eta ezagutzak trukatzeko bidea ematea nazio-mailan eta nazioartean ospe handia duten adituei eta prestakuntzan dauden ikertzaileei; zehazki, “globalizazio goiztiarrari” lotutako gaiei buruz lan-ildo berriak zabaltzen ari direnei. Helburu horrekin egituratu dira eztabaida-saioak: alde batetik, esparru-ponentzia bat izango da, eta, bestetik, ahozko komunikazioak. Saioak dinamizatuak izango dira, parte-hartzaileen eta publikoaren artean eztabaida intelektualak emankorragoak izan daitezen. 

Nazioarteko ekitaldia denez, kongresuan aurkeztuko diren ponentzietan eta komunikazioetan hiru hizkuntza ofizialetako bat erabiliko da (euskara, gaztelania eta ingelesa).

Baliozkotze akademikoa: 1,5 kreditu. 

Lekua: Carlos Santamaria zentrua, Donostia

Kongresua online jarraitzeko email bat idatzi elkanocongress2022@gmail.com

ELKANO’22: HISTORIA ZIRKUMNABIGATZEN NAZIOARTEKO KONGRESUAREN EGITARAUA

 

 

 

Inscríbete en el Congreso


Bete nahitaezko atal (*) guztiak, mesedez.

Behar bezala bete helbide elektronikoaren atala, mesedez.

Pribatutasun-politika onartu behar duzu.

Gracias por inscribirte, recibirás noticias y novedades en tu buzón de correo electrónico.