Elkano Fundazioak Euskal Kultur Erakundearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen 2020an, musika eta literatur sorkuntzaren bitartez Elkano eta lehen zirkunnabigazioari buruzko ezagutza, zein garai hartako euskal testuinguru sozial, ekonomiko eta kulturalari buruzko ezagutza zabaltzen laguntzeko asmoz. Hitzarmena Koldo Amestoy ipuin kontalariak, Nerea Alberdi Etxebarria konpositore bizkaitarrak eta Kepa Elgoibar musikariak elkarrekin sortu duten lanean gauzatu da, helduentzako ipuin eta musika ikuskizuna: 'Elkano battela, xumea baina gurea'. Lan hau Koldo Amestoyk Elkanoren ibilbidean aurkitu dituen kontakizunak eta elezaharrak biltzen dituen aniztasunari buruzko kantua da; Nerea Alberdik, berriz, hainbat kulturatako musika herrikoien oroitzapenak dituen partitura bat garatu du, kontakizuna lotzen eta girotzen duena eta ikuslea bidaia oniriko batean eramaten duena.
Obra 2021eko ekainaren 5ean estreinatu zen Getarian.