Munduaren inguruko itzuliaren bloga

Munduaren inguruko itzuliak, orokorrean, sortzen duen miresmena gorabehera, egun herritarrek gauza gutxi dakite gertaera haiei buruz: protagonista nagusien izenak, Magallanes eta Elkano alegia; agian Victoria ontziaren izena, bost ontzietatik itzultzea lortu zuen bakarra. Eta, zer gehiago?  Baliteke beste tripulatzaileren baten izena ezagutzea, bereziki herritarra bada; agian espezien bidearekin ere lotuko dute bakarren batzuk.

Ezagutzak, ordea, gainditu egin behar du esparru akademikoa, gizartera iritsi behar du, eta horretarako informazioa zabaltzeko ekimenetan lanean ari da Fundazioa.

Ekimen horietako bat da Elkano 500 Fundazioaren bloga; espazio horretan hainbat diziplinetako autorek era askotako gaiei helduko diete, elkarren osagarriak izango diren gaiak. Eta horrela, 2022. urtera arte, munduaren inguruko lehen itzuliaren mosaikoa osatuko dute, eta halaber, testuek ezagutzera emango dute testuingurua nahiz gertakari hark eragin zituen eraldaketak, gaurdaino iritsi direnak.

Hurrenez hurrengo lankidetzen bidez ezagutu ahal izango diren gaien artean daude XVI. mendeko ontzigintza-teknologia, itsasontzietako bizitza -elikadura, lanbideak, gaixotasunak, sexualitatea…- musika edo garaiko jantziak, emakumearen zeregina garai hartako gizartean, kartografia, merkataritza, kronikak eta bidaiako kronikagileak, naoak edo espedizioan parte hartu zuten 31 euskaldunak.

Sar zaitez mundubiraren blogean; eta sarrerarik ez galtzeko, eman izena Fundazioaren newsletterrean.