Mundubira. Elkano. Primus.

Elkanoren izpirituak munduari itzulia emango dio 2019 urtean, Euskadi-Murias taldeko txirrindulariek Elkano marka maillotean eramango dute eta. Jakinmina piztu eta ikusgarritasuna lortzeko asmoa duen kolaborazioa da.

2019 denboraldian Euskadi-Murias taldeko txirrindulariek Elkano marka eramango dute kamisetan, Elkano Fundazioak eta kirol taldeak egindako akordioari esker. Kontinental profesional mailako gizon eta emakumezkoen ekipoek eramango dute Elkanoren izena maillotean eta, ondorioz, Getariako marinelaren izpirituak berriz ere munduari itzulia emango dio, lehen mundibiraren 5. mendeurrena ospatzen denean.

Elkano ezagutzera emateko helburu du Fundazioak, eta bide horretan entzulego handi eta egonkorrak dituen proiektuen lankidetza behar du. Gainera, Fundazioa bere helburuak lortzeko baliagarriak zaizkion arlo desberdineko agenteekin elkarlanean aritzen da, eta hortxe kokatzen da  Euskadi-Murias taldearekin egindako akordio hau.

www.murias-taldea.com