Kontakizun historikoaren eraikuntzaren inguruko elkarrizketak

"Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” solasaldi zikloa.

Elkano Fundazioak eta Getariako Udalak, “Mundubiraren ubera” programazioaren barnean, kontakizun historikoarekin lotutako  hausnarketa bultzatu nahi dute eta honen eraikuntzan sakondu. “Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” izeneko topaketa-zikloak  iraganari buruz zer eta nola kontatzen dugun aztertu nahi du,  narratiba historikoa erabakigarria baita iragana interpretatzeko, baina baita ere etorkizunari begiratzeko. 

Lehenengo topaketa 2021eko ekainak 10ean osaptu zen Getarian eta honako hauek parte hartu zuten: UPV/EHUko filosofia-irakasle Ekai Txapartegik (“Elkanoko Juan Sebastian. Berpizkundeko humanista utopikoa”) eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdik ("Elkanorena kasualitate izan al zen?"). Haiekin batera Xabier Kerexeta historialaria eta Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko etnografoa arituko da, dinamizatzaile lanak egiten.