Bederatzi egun bizikletan, 720 kilometroko bidea egiteko eta duela 500 urte lehen mundubirarekin eta garaiko beste esplorazio-bidaia batzuekin lotura izan zuten Euskal Herri osoko hainbat herri lotzeko. Itsasoari loturiko ondarea partekatzen duten herriak, guztiak. Erronka hori du ‘Euskal Herri barneko mundubira’ ekimenak, Elkano Fundazioaren asmo berriak. Helburua: Euskal Herri itsastarra deskubritzea, gure historiaren kontakizun hori berreskuratzea eta gaur egungo gizartearen esku jartzea, bizikleta horretarako bitartekotzat hartuta.
Basquetour eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira ‘Euskal Herri barneko mundubira’ asmoaren babesle, eta Orbea eta Vaude etxeak laguntzaile.