Jaialdi hau Mundubiraren ubera lelopean jarraipena izango duen ekimen zabalago baten lehen ekintza izan da, 2022 artean Getarian antolatuko diren ekintza desberdinez osatutako egitaraua – Getaria orain 500 urte beste 17 nagibagatzailerekin batera lehen mundu bira osatu Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren jaioterria da; hilabete batzuk geroago beste 12 gizon heldu ziren Cabo Verdetik, han preso egon ostean.
Asteburuan zehar haur zein helduentzat ekintza ugari biltzen zituen egitarauaz gozatzeko aukera egoteaz gain, erakundeen ordezkariek Itsasoratze ituna irakurri zuten eta Elkanoren itsasoratzea eta lehen mundubira, zein gure historian ontziratutako milaka marinel eta nabigatzaileak gogoratzeko ekitaldi sinbolikoa gauzatu zen. Elkarrizketa historiko eta zientifikoek eta behaketa astronomiko batek osatu zuten egitaraua, publikoari lehen mundubiran euskaldunen presentzia izateko bide eman zuen testuingurura hurbiltzeko asmoz.