Uda ikastaroa: Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia

Garai hartako Euskal Herriaren testuinguruak bere lekua izango du UPV/EHUko Udako Ikastaroetan berriz ere, 2021ko edizioaren programazioan. Mintegia irailaren 6 eta 7an egingo da, Donostiako Carlos Santamaria zentroan.

 

 

Elkano Fundazioak 2021erako aurreikusitako jarduera akademikoen esparruan, irailaren 6an eta 7an 'Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia' mintegia egingo da, UPV/EHUko Udako Ikastaroen programazioaren barruan.

Juan Sebastian Elkanoren (1487- 1526) bizitza Europako historiaren aldaketa handiko une batean garatzen da, Erdi Arotik Aro Modernora igarotzean. Lehen mundubirako 500 urteen efemeridea Juan Sebastian Elkano eta Espezietako uhartedira ontziratu ziren  gainerako euskaldunak bizi izan ziren ingurunea ezagutzeko, ikertzeko eta sakontzeko aukera aparta da.

Ikastaroaren interes-gunea mundubiraren testuinguru sozioekonomikoa da, pertsona horien bizimodua hobeto ulertzeko. Ezaguera honek nabigatzaile haiek hobeto ulertzera eramango gaitu; zergatik ontziratu ziren eta zein ziren haien motibazio sakonak, alegia. Eta gaurko perspektibatik hausnartuta, Elkanoren bidaiak izandako ondorioek gure mundua nola aldatu zuten ikusiko dugu.

Informazio gehiago