Elkano Itsas Herria Euskal Herriaren historia itsastarrean oinarritutako ekimena da. 2022ko maiatza eta iraila bitartean, euskal kostaldeko hogeita bost herri zeharkatzen ari da, Euskal Herriko itsasoarekiko harremana berreskuratzeko, herrialde osoak partekatzen duen itsas ondare eta historiaren bitartez.
Elkanoren Lehen Mundubiraren testuinguruan, Juanita Larando ontziak – Albaolako Aprendiztegi erriberako arotz-eskolan eraiki den belaz eta arraunez bultzatutako XVIII. mendeko patatxe baten erreplika – euskal kostaldea zeharkatzen ari da, portuz portu. Zeharkaldi kulturalaren osagarri,erakusketa ibiltari bat egingo da, itsas kulturak euskal gizartearen garapenean izan duen garrantzia nabarmentzen duten hainbat bloke tematikoz osatua. Gainera, erakusketa horrekin batera, itsasoa, nabigazioa, Lehen Mundubira, itsas ezagutza, Euskal Herriko itsas historia oro har, eta bereziki bisitatuko diren herrien inguruko zenbait jarduera egingo dira. Hitzaldi historikoak, solasaldiak, bertsolariak, musika, dantza, ipuin kontalariak, tailerrak, dokumentalak eta ontzian nabigatzen ikasteko asmoz Juanita Larandorekin egingo diren irteerak, ekintza horiek guztiek plaza bakoitzean publiko guztientzako egitaraua osatuko dute.
Elkano Itsas Herria Elkano Fundazioak, Albaolak eta Donostiako Euskal Itsas Museoak bultzatutako zeharkaldi kulturala da.
Elkano Itsas Herriari buruzko informazio gehiago.