Elkano hitzaldi zikloa, San Telmo museoaren eskutik

Elkano 500 Fundazioa eta Donostiako San Telmo Museoa, bidelagun museoak lehen mundubiraren inguruan antolatutako hitzaldi zikloan  

2019an 500 urte beteko dira Getariako Juan Sebastian Elkano nabigatzailea espezieen irlak helburu zituen espedizioan untziratu zela, hiru urte geroago, 1522ea, Lurraren lehen zirkumnabigazioa egin zuen espedizioa alegia.

2018an Donostiako San Telmo Museoak  lehen mundubira eta horren testuingurua ardatz dituen hitzaldi zikloa abian jarri zuen. Elkano 500 Fundazioa bidelagun izango da ekimen honetan aurrerantzean.

Ziklo honen helburua bikoitza da: batetik, ikerketa historikoek orain arte agerian utzi dutena ezagutzera ematea, Elkanoren, mundu-biraren eta horrek gizartearen eraldaketan izan zuen eraginaren inguruan; eta, bestetik, euskaldunen ontzigintzak zein euskal nabigatzaileek bidaia horretan eta beste batzuetan egindako ekarpenak aitortzea.

Hurrengo hitzaldiak hauek izango dira: 

Maiatzak 7

CONSUELO VARELA (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena - CSIC), Cronistas del viaje

Ekainak 4

CARLOS MARTÍNEZ SHAW (Historia Garaikidearen katedraduna, UNED)

Irailak 3

TOMÁS MAZÓN SERRANO (www.rutaelcano.com webgunearen egilea), El viaje

Urriak 1

JOSÉ RAMÓN DE MIGUEL (Merkantzi Ontziteriako kapitana), Tecnología de la navegación

Azaroak 12

ISABEL SOLER (Bartzelonako Unibertsitatea), Oriente y occidente

Abenduak 10

GERMÁN DUEÑAS (Armadaren Museoko arma departamenduko burua), Armas de la época de Elkano

 

Informazio praktikoa:

  • Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira, San Telmo museoko ekitaldi aretoan.
  • Sarrera librea da, eserlekuak bete arte.
  • Hitzaldik gazteleraz dira.

 

San Telmo Museoak antolatutako Elkano zikloaren inguruko informazio guztia ikusi.

Irudia: Elías Salaverríaren Elkanoren eskaintza, 1919.