EHUrekin hitzarmena ikasleek praktikak egiteko

Ingurumena, iraunkortasuna eta GIH masterreko ikasleek praktikak egingo dituzte Elkano 500 Fundazioko proiektuetan. Masterra Euskal Herriko unibertsitateko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrari dagokio.

Orain 500 urte Getariako itsasgizon Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zion, eta balentria horren inguruko gertaerei lotutako eraldaketa eremuetan oinarritzen du bere jarduera Elkano 500 Fundazioak. Espedizio hark lurra borobila zela frogatzeaz gain, aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen gizateriarentzat, gizartearen eta historiaren garapena eraldatuz hainbat arlotan, hala nola industrian, itsas teknologian, elikaduran, nazioarteko merkataritzan, pentsamenduan edo kulturan.

Testuinguru horretan Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du UPV/EHUrekin Ingurumena, Iraunkortasuna eta Garapen Jasangarriaren Helburuak (GIH) masterreko ikasleek praktikak egin ditzaten Fundazioari lotutako proiektuetan. 2019an Getariako antxoaren balio-katea eta herrian sustrai sakonak dituen antxoa gazituaren eraldatze-prozesua ikuspegi eko-jasangarri batetik hobetzea helburu duen proiektua garatzen ari da.

Informazio gehiago.