Nazioarteko kongresua

Urriaren 19tik 21era, Donostian, nazioarteko hainbat adituk eta ikertzailek irekiko dituzte Globalizazio Goiztiarra deiturikoari buruzko lan-ildo berriak. 

Elkano Fundazioak sustatuta, EHUko "Euskal Herria, Europa eta Amerika: lotura eta harreman atlantikoak" ikerketa-taldearekin elkarlanean antolatu da "Elkano'22. Historia zirkumnabigatzen" kongresua, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du.

Elkano Itsas Herria

Elkano Itsas Herria Euskal Herriaren historia itsastarrean oinarritutako ekimena da. 2022ko maiatza eta iraila bitartean, euskal kostaldeko hogeita bost herri zeharkatzen ari da, Euskal Herriko itsasoarekiko harremana berreskuratzeko, herrialde osoak partekatzen duen itsas ondare eta historiaren bitartez.

Abestia: 'Bi mundu'

Compuesta por Xabi Solano a propuesta de la Fundación Elkano, ‘Bi mundu’ es una canción inspirada en el encuentro entre culturas que supuso la primera vuelta al mundo de Elkano.

Euskal Herri barneko mundubira

‘Euskal Herri barneko mundubira’ gure lurraldearen itsas historia ezagutzea helburu duen biziklera ibilbidea da. 

Uda ikastaroa: Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia

Garai hartako Euskal Herriaren testuinguruak bere lekua izango du UPV/EHUko Udako Ikastaroetan berriz ere, 2021ko edizioaren programazioan. Mintegia irailaren 6 eta 7an egingo da, Donostiako Carlos Santamaria zentroan.

 

 

Kontakizun historikoaren eraikuntzaren inguruko elkarrizketak

"Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” solasaldi zikloa.

Musika eta literatur sorkuntza bultzatzeko hitzarmena Iparraldeko erakundeekin

Euskal Kultur Erakundearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, Fundazioak publiko helduari zuzendutako kontakizun- eta musika-ikuskizun baten sorkuntza lagundu du. 

Postalak Mundubiran

Escolares de Euskadi y Chile crean e intercambian 500 postales compartiendo miradas y mensajes sobre el mar. 

MUNDUBIRA: ondarea eta zahartze aktiboa

Enmarcada en el proyecto BITXIKERIAK: acercando el patrimonio,  Mundubira es una iniciativa dirigida a la población senior que utiliza la estrategia del aprendizaje a lo largo de la vida para favorecer envejecimiento activo.

Magallanes / Elkano espedizioa: bizikleta-ibilbidea hausnarketarako aitzaki

Globalizazioa hasi zenetik 500 urte igaro diren honetan, Magallanes-Elkano Espedizioak gertukoari begiratu beharraz gogoeta egin nahi du

'La primera vuelta al mundo' Google Arts & Culturekin elkarlanean

‘La primera vuelta al mundo’ atari digital bat da, eta Magallanesen eta Elkanoren bidaia eta bidaia horrek munduaren ikuskeran izan zuen eragina azaltzen du. Elkano Fundazioak Euskadiko hainbat erakunde eta adituren laguntzarekin egindako hamalau erakusketa birtual jarri ditu haren esku. Lehen mundializazioaren hasiera izandako bidaian euskal gizarteak izan zuen eragina nazioartean zabaltzen lagunduko du.

Audioliburua: "Juan Sebastian Elkano, kapitain baten biografia"

Elkanoren bizitza eta duela 500 urte gertatutako munduaren lehen itzulia, hamahiru ataletan errepasatzen ditu.

Euskal idazleentzat egonaldia Nekatoenea baserrian, Hendaian

Elkano Fundazioak, Iparraldeko hiru kultur eragile erreferenterekin elkarlanean, euskarazko literatur egoitza bat antolatu du Elkano eta lehen mundubiraren testuinguruaren inguruan. Egonaldia 2020ko udazkenean egingo da eta proposamenak jasotzeko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Sinposioa: “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre"

Elkano 500 Fundazioak bultzatuta, Asociación Española de Americanistas elkartea antolatzen ari den XIX. nazioarteko kongresuak “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartuko du.

 

 

National Geographic-en 2020ko agenda

National Geographic eta Elkano 500 Fundazioa elkarlanean aritu dira 2020ko agenda argitaratzeko, munduari emandako lehen bira ardatz harturik. Historian zehar itsasoari lotuta bizi izan diren herrien kultura nabarmentzen du agendak, gainera. Horietako herri bat dugu Getaria. Lehen aldiz, agendaren 5.000 ale euskaraz argitaratu dira.

Daniel Zulaikaren "Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia”.

“Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia” Daniel Zulaikak, bi urtean zehar, historiaren arloan egindako ikerketa lana da. Lanaren ildo nagusia euskaldunak dira: espedizioan parte hartu zutenak, antolaketan eta abian jartzeko lanetan aritu zirenak; eta baita herrialdea bera ere, itsasoari lotutako historia luzearekin.

Getaria – Sevilla: hausnarketarako itsas-ibilaldia belaontzian

Elkano 500 Fundazioa Getaria eta Sevilla arteko itsas-ibilaldia prestatzen ari da, orain 500 urteko espedizio hura eta egungo gizartea lotzen dituen hainbat gairi buruzko hausnarketarako espazioa izan dadin: itsasoaren zaintza, itsasoarekin lotutako balioak, mundializazioa edo elikadura eta jasangarritasuna.

Elkanoren itsasoratzea jaialdia

Lehen mundubira gogoratzeko Elkanoren itsasoratzea ospatu zuten getariarrek, jaialdi kultural eta parte-hartzailea, joan den irailaren 14 eta 15ean. Herriko gizarte zein kultur eragile desberdinek, Getariako Udalak eta Elkano 500 Fundazioak diseinatu eta antolatu zuten egitaraua.

Munduaren inguruko itzuliaren bloga

Munduaren inguruko itzuliak, orokorrean, sortzen duen miresmena gorabehera, egun herritarrek gauza gutxi dakite gertaera haiei buruz: protagonista nagusien izenak, Magallanes eta Elkano alegia; agian Victoria ontziaren izena, bost ontzietatik itzultzea lortu zuen bakarra. Eta, zer gehiago?  Baliteke beste tripulatzaileren baten izena ezagutzea, bereziki herritarra bada; agian espezien bidearekin ere lotuko dute bakarren batzuk.

The First Voyage Round the World: Juan Sebastián Elkano

Enrike Solinis eta Euskal Barrokensemble-k The First Voyage Round the World: Juan Sebastian Elkano izeneko proiektua dute  esku artean, eta une honetan proiektuaren CD-a prestatzen ari dira; munduan eta denboran zehar egiten den musika-bidaia horretan Getariako itsasgizona da kapitaina.

Itsasmuseum Bilbao: Elkanoren aztarnaren bila

Itsasmuseumen 'J. S. Elkano. Tras la Huella' izeneko behin behineko erakusketa ikusi ahal izango da. Donostiako Aquariumarekin lankidetzan antolatu den erakusketa hori dokumentu-bilduma garrantzitsu batek osatzen du, eta 400 metro karratu baino gehiago hartzen ditu.

Elkano hitzaldi zikloa, San Telmo museoaren eskutik

Elkano 500 Fundazioa eta Donostiako San Telmo Museoa, bidelagun museoak lehen mundubiraren inguruan antolatutako hitzaldi zikloan  

EHUrekin hitzarmena ikasleek praktikak egiteko

Ingurumena, iraunkortasuna eta GIH masterreko ikasleek praktikak egingo dituzte Elkano 500 Fundazioko proiektuetan. Masterra Euskal Herriko unibertsitateko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrari dagokio.

Uda ikastaroak: "Elkano eta lehen mundubira: 500 urte geroago"

Juan Sebastian Elkanok eta munduaren inguruko lehen itzuliak beren lekua izango dute UPV/EHUren 2019ko Uda Ikastaroetan. Elkano 500 Fundazioarekin elkarlanean, mintegia uztailak 4 eta 5ean egingo da Donostiako Miramar jauregian.

Mundubira: musika bidelagun

Bost egilek, hainbat euskal lurraldetakoak, Juan Sebastián Elkanoren bidaiari musika jarriko diote. Konposizio bakoitzak espedizioaren etapa bat jasoko du. 2019 eta 2022 arteko denboraldietan estreinatuko dira eta, gainera, grabatu eta elkarrekin CD bakarrean argitaratuko dira.

Babesleak

Etorkizunerutz proiektatzeko aukera izatea, hori da benetako zentzua ematen diona duela 500 urte gertatutako Juan Sebastián Elkanoren mundubirari lotutako gertaerak berrikusteari. Elkano 500 Fundazioarentzat Getariko itsasgizonaren historia –zein hura posible egin zuen gizarte, ekonomia zein teknologia testuingurua– berraurkitzearen helburua hau da: ezagutza berria sortu eta hau zabaltzea, 2019-2022 artean Fundazioak lankidetzan bultzatuko dituen hainbat ekimenen bitartez. 

Ekimen horiek lankidetzan burutzerakoan, hainbat enpresa, elkarte zein erakunde bidelagun izan dugu; haien guztien parte hartzea bihotzez eskertzekoa da.

Bidea elkar egiten jarraituko dugu.

Ver todas