Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna: MUNDUBIRA 500: ELKANO FUNDAZIOA
Helburua: argibide eskaera edo informazio eskaerak erantzutea.
Legitimazioa: interesatuaren baimena.
Hartzaileak: daturik ez zaie emango hirugarrenei, legeak behartuta izan ezik.
Eskubideak: datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azalduta dagoen eran.
Informazio gehigarria: informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure pribatutasun politikan.
PRIBATUTASUN POLITIKA
Pribatutasun politika honen bidez, MUNDUBIRA 500: ELKANO FUNDAZIOAk (aurrerantzean ELKANO FUNDAZIOA) web orri honetan jasotzen diren datu pertsonalei zer erabilera ematen zaien jakinarazten die erabiltzaileei, modu askean eta beren borondatez erabaki dezaten eskatutako informazioa eman nahi duten. Datuak helburu jakin, zehatz eta bidezkoetarako jasoko dira berariaz, eta, gerora, ELKANO FUNDAZIOAk ez ditu erabiliko helburu horiekin bat ez datozen moduan.
Erabiltzailearen betebeharra da datu pertsonal zehatzak ematea, egungo egoerari egiaz dagozkionak, eta, era berean, datu horietan egon daitezkeen aldaketen berri eman beharko du. Hirugarrenen datuak emateko beharrezkoa da horien baimena izatea.
Pribatutasun politika hau aldatu egin daiteke denborarekin edo eguneratu egin daiteke, eta horregatik gomendatzen dizugu orrialde hau berrikusteko, aldaketa horiekin ados zaudela ziurtatzeko.
Nor da zure datuen trataeraren arduraduna?
Lortutako datu pertsonalen trataeraren arduraduna MUNDUBIRA 500: ELKANO FUNDAZIOA da. Fundazioaren helbidea Elkano kalea 3, 20808 Getaria (Gipuzkoa) da; IFK: G75177337, telefonoa: 943 006 840 eta posta elektronikoa berriz, info@elkanofundazioa.eus
Zer helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Web orriaren bidez egiten diren argibide edo informazio eskaerak erantzuteko erabiltzen du ELKANO FUNDAZIOAK interesatuek emandako informazioa, egindako eskariei erantzun egokia ematen zaiela bermatuz.
Interesatuek ematen dizkiguten datu pertsonalen isilpeko erabilera egiteko konpromisoa hartzen dugu.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Datuak helburu batekin jasotzen direnez, helburu hori bete arte gordeko dira, eta baita helburu horretatik erator daitezkeen balizko erantzukizunak zehazteko ere.
ELKANO FUNDAZIOAk ezeztatu edo zuzendu egingo ditu zehatzak edo osoak ez diren datuak, edo ezarritako helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnak.
Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?
Datuak erabiltzeko legezko oinarria interesatuaren baimena da. Interesatua izaki, libreki eta borondatez erabaki ahal izango duzu informazio hori erabiltzea nahi duzun. Zuri buruzko informazio gehiago behar izanez gero, zure borondatez emateko eskatuko dizugu beti berariaz.
Nori emango zaio zure datuen berri?
ELKANO FUNDAZIOAk ez die datu pertsonalik emango hirugarrenei, legeak behartuta ez bada.
ELKANO FUNDAZIOAK datuak isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du, eta kontuan hartuta datuen erabileraren izaera, esparrua, testuingurua eta helburuak, eta baita pertsona fisikoen eskubide eta askatasunei eragiten dieten arriskuak eta larritasuna ere, neurri tekniko eta antolamendu neurri egokiak hartzen ditugu.
Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edonork du eskubidea ELKANO FUNDAZIOAn berari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen ari garen edo ez jakiteko.
Interesatuek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko, eta baita ere zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko, edo bestela horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste datu horiek ez direnean beharrezkoak jaso zirenean zuten helbururako.
Egoera jakin batzuetan, interesatuek datuen erabilera mugatzeko eskatu ahal izango dute, eta kasu horretan, erreklamazioak egin edo babesteko bakarrik erabiliko ditugu. Era berean, interesatuek edozein unetan izango dute eskubidea baimena kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango baimena kendu aurreko onespenean oinarritutako datu erabileraren zilegitasunean.
Zenbait egoeretan eta norberaren egoera partikularrarekin lotura duten arrazoiengatik, interesatuek aukera izango dute beren datuak erabiltzearen aurka azaltzeko. ELKANO FUNDAZIOAk datu horiek erabiltzeari utziko dio, premiazko arrazoiak tarteko izan ezik, edo balizko erreklamazioak egin edo babesteko beharrezkoa denean izan ezik.
Erabiltzaileak eramangarritasun eskubidea du, eta horrenbestez, ordurarte emandako datu pertsonalak beste arduradun bati zuzenean eman dakizkioke formatu egituratuan, erabilera arrunt eta irakurketa mekaniko eran, baldin eta teknikoki posible bada.
Datuen titularrak edo bere legezko ordezkariak, betiere bere nortasuna frogatuz, aipatu eskubideak erabil ditzakete email bat bidaliz info@elkanofundazioa.eus posta elektronikora edo posta bidez helbide honetara: Elkano kalea 3, 20808 P.K., Getaria (Gipuzkoa)
Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lor dezakezu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian, helbide honetan: http://www.agpd.es
Eskubideen titularra ez bada asebeteta sentitu bere eskubideak erabiltzeko garaian, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren laguntza eska dezake bere eskubideak modu erangikorrean erabili ahal izateko, eta horretarako Eskubideen Zaintzari buruzko Erreklamazioa aurkeztu behar da (http://www.agpd.es).