Zoe Bray, Nekatoeneako idazketa egonaldiaren irabazle berria

22 UZT, 2022
2022ko urriaren eta abenduaren artean eta hilabete batez, artista, antropologoa, irakaslea eta idazlea den Zoe Bray Hendaiako Nekatoenea etxean literatur sorkuntza egonaldia egingo du. Hala erabaki dute Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak,  Euskal Idazleen Elkarteak eta Elkano Fundazioak, Iparraldeko hiru kultur erakundeek urtero zabaltzen duten deialdiarebn testuinguruan.

Hamabigarren urtez jarraian, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Lehen mundubiraren 500 urte betetzen diren honetan, Elkano Fundazioak bat egin du berriro ere ekimenarekin; ondorioz, literatur sorkuntza egonaldiaren emaitzak Elkanoren bidaia izango du berriro ere hizpide, kasu honetan fokua bidaiaren ondorioetan eta jendartean izan duen eraginan jarrita.

Egitura bakoitzeko ordezkari batez osatua egon den epaimahaiak, egonaldia eta horrekin doan dirulaguntza Zoe Bray sortzaileari ematea erabaki du aurten. 1974an sortua, Nevadako Reno hirian bizi da; aita inglesa eta ama baxenafartarra ditu. Lan kontuengatik familia Europako hainbat lekutan bizi izan da, Euskal Herriarekiko lotura betidanik atxikiz eta bere bosgarren hizkuntza den euskara ikasi zuen.

Zoe Bray batez ere erretratuak marrazten zituen eta konfinamendu garaietik haurrentzat istorioak idazten eta ilustratzen zentratu zen. Nekatoenean egingo duen egonaldiari dagokionez, Nevadan bizi den June izeneko neskatxa baten abenturak kontatzen dituen ipuin ilustratu bat lantzeko xedea du.

Mundubira hizpide izan duten aurreko bi deialdierako irabazleak Nahia Zubeldia eta Maialen Akizu izan dira. Haiek bezala, Zoe Bray hilabete batez egongo da Nekatoenean, 2022ko urria eta abendua artean.

 

Argazkia: eusko-ikaskuntza.eus