Elkano Fundazioak eta Elhuyar Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Elhuyarrek – zientzia-dibulgazioaren arloko erreferentziazko erakundea – ekoitzitako irrati- eta telebista-saioen eta aldizkariaren bidez, duela 500 urteko euskal ontzigintzaren berri emateko, bai eta lehen mundubirari esker izandako ekarpen zientifikoak eta teknologikoak ezagutzera emateko ere.
Testuinguru horretan, ETBko Teknolopolis programa Elkanok burutu zuen mundu-biran murgildu da eta munduaren ezagutza zabaldu zuen bidaia hura posible egin zuten aurrerapen teknologikoak aztertu ditu garai hartako testuinguruan: nabigazio-teknikak, kartografia eta ontzigintza, besteak beste.