'Zaindu ditzagun gure ozeanoak' argazki lehiaketa, Egoaizia GGKEa eta Surfrider Foundationen eskutik

16 IRA, 2022
Ekimen honek giza ekintzek itsas ekosistemetan duten eragina ezagutzea eta itsasoari lotutako kultura eta bizimoduei buruz hausnarketa egiteko helburua du. Lanak bidaltzeko epea urriaren 1ean amaituko da.

Elkanoren garaian bezala, itsasoak bizimodu bat irudikatzen eta mundua ulertzeko modu bat izaten jarraitzen du. Gaur egun, lehen mundubira eta 500 urte geroago, itsasoarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa sustatu nahi dugu. Izan ere itsasoa, gaur egun, giza jardueren inpaktuek larri mehatxatzen duten ekosistema da, eta horien artean plastikoek eragindako kutsadura nabarmentzen da.

Duela bost mende, Ozeano Barean espediziokideek lehorreratzeko leku egokirik aurkitu gabe hiru hilabetez nabigatu zuten ozeanoan, gosea, egarria eta gaixotasunak pairatuz;
egun, 'Zazpigarren kontinentea' deritzona osatzera iritsi dira hondakinak ozeano horren iparraldean,  Estatu Batuetako heren baten pareko azalera hartzen duen zabor plastiko masa izugarria. 

Elkano Fundazioak bat egin du Egoaizia GGKEarekin eta Surfrider Foundationekin, 'Zaindu ditzagun gure ozeanoak' lehiaketa bultzatzeko. Helburua giza ekintzek itsas ekosistemetan duten eraginaz gizartea kontzientziatzea da.

Parte hartzeko:

  • Zure mundua eta itsasoa nolakoak diren kontatzera gonbidatzen zaitugu (edozein teknika artistiko plastiko edo fotografikoren bidez): koloreak, usainak, soinuak eta zaporeak. Bertan dagoen bizitza irudika dezakezu, bertan bizi diren bizidunak, bertan lan egin, gozatu eta bidaiatzen duten gizakiak.
  • Bidali zure lana 2022ko urriaren 1a baino lehen lehiaketaegoaizia@gmail.com helbidera.

Sariak honako hauek dira: ekoaktibitate batean parte hartzea; 120 € balio duen bonu bat lortzea plastikorik gabeko bizitzarako produktuak erosteko; edo 70 € balio duen bonu bat lortzea, Ekomodo diseinuko osagarri jasangarriak erosteko.

 

Informazio gehiago: https://egoaizia.org/eu/zain-ditzagun-ozeanoak-lehiaketa/