Globalizazio goiztiarra deiturikoari buruzko lan-ildo berriak irekiko dira nazioarteko kongresuan.

29 IRA, 2022
"Elkano'22. Historia zirkumnabigatzen"  Carlos Santamaria Zentroan ospatuko da urriaren 19tik 21era. Nazioartean ospe handia duten adituek eta prestakuntzan dauden ikertzaileek  parte hartuko dute.

Elkano Fundazioak sustatuta, EHUko "Euskal Herria, Europa eta Amerika: lotura eta harreman atlantikoak" ikerketa-taldearekin elkarlanean antolatu da "Elkano'22. Historia inguratuz" kongresua, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du. Nazioarteko prestigioa duten espezialistek eta prestatzen ari diren ikertzaileek hiru egunez aztertuko dute, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan, zein paper bete zuten euskaldunek – Lapurdikoak, Nafarroa Beherekoak, Zuberoakoak, Nafarroakoak, Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak,  baina baita diasporakoak ere – lehen mundubiran zein benetako aitzindari izan ziren Globalizazio Goiztiarrean. Kongresura joateko izen-emateak orrialde honetan bertan daude zabalik. Parte hartzea doakoa da.

Estatu-mailan eta nazioartean ospe handia duten adituak eta  globalizazio goiztiarrari lotutako gaiei buruz lan-ildo berriak zabaltzen ari diren eta prestakuntzan dauden ikertzaileak,  hitzaldi, mahai-inguru eta ahozko komunikazioetan parte hartuko dute. Horrela, urriaren 19an, asteazkena, 'Historia global e historia de la globalización. Problemas, presente y usos' hitzaldia emango du Bartolome Yun Casalillak (Pablo Olavide Unibertsitatea, Sevilla). Ondoren, 'Escenarios de la globalización' mahai-ingurua izango da, Alberto Angulo Moralesek (UPV/EHU) moderatua. Mahai-inguru horretan, honako hauek hartuko dute parte: Bernd Hausberger (Centro de Estudios Históricos, Colegio de Meéxico), Manuel Pérez-García (Shanghai Jiao Tong University ) eta Bartolome ́ Yun Casalilla (Pablo Olavide Unibertsitatea, Sevilla).

Urriaren 20an, ostegunean, Kongresuaren bigarren saioa, Borja Aguinagaldek (Euskadiko Artxibo Historikoa) moderatua, 'El comercio, motor de la circunnavegación. El Moluco, Portugal, España y la empresa Magallanes – Elcano' izango du hizpide. Rui M. Loureirok (Lisboako Unibretsitatea) 'El viaje de Magallanes-Elcano en contexto: Comercio de especias y circulación de información geográfica' hitzaldia emango du eta ondoren, eta ahozko komunikazioen saioan, Aitor Leniz, Malen Lizarraga, Amaia Rojo, Daniel Zulaika eta María Luisa Pumazos A. izango dira.

Hirugarren saioan, hilaren 20an ere, Circunnavegación e Imagen. Visualización. Imprenta, artes plásticas' izenburupean, 'Amerasia: an Inquiry into Early Modern Geographic Imagination' hitzaldia emango du Elisabeth Horodowich-ek (Mexiko Berriko Unibertsitatea).

Azkenik, urriaren 21ean, ostiralarekin, 'Didáctica decolonial de ESTA historia' izango da programaren ardatza. Óscar Álvarez Gilak (UPV/EHU) moderatutako saioan, Sabine Heissek (Valentziako Unibertsitateko eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Florida Unibertsitatea) 'European colonial expansion and its legacy today. Invisibilization of coloniality in a globalised society ' hitzaldia aurkeztuko du eta, ondoren, ahozko komunikazioen beste saio bat izango da. Saio horretan, besteak beste, honako hauek aurkeztuko dituzte beren lan-ildoak: Isidoro Jiménez Zamora, Amaia Lamikiz eta Unai Bayón Aranburu.


Amaierako saioak galdera bat utziko du mahai gainean: '¿Es globalización, es estrategia política o es solo negocio?' eta Saskia Sassenek (Robert S. Lynd Professor of Sociology and Committee on Global Thought, Columbia University) 'Going Transversal: Cutting across our knowledge silos' hitzaldia aurkeztuko du.

 

Informazio gehiago: programa osoa eta izen emateak.