Joseba Sarrionandia idazleak kontakizun historikoaren eraikuntzari buruzko Elkano Fundazioaren hitzaldi-zikloa itxiko du

25 AZA, 2022
'Herri bat bere gorputza osatzen' hitzaldia azaroaren 30 an izango da, 19:00etan, Donostiako Aquariumean. Sarrera librea da.

Azaroaren 30ean, 'Herri bat bere gorputza osatzen' hitzaldiarekin, Joseba Sarrionandia idazleak 'KONTAERA (K): nola, zer eta zertarako' hitzaldi-zikloari amaiera emango dio. Ziklo hau Elkano Fundazioak antolatu du azaroan, kontakizun historikoaren eraikuntzan sakontzeko asmoz. Sarrionandiaren hitzaldia Donostiako Aquariumean izango da, 19:00etan, eta sarrera librea da.

Zikloa, orain dela 500 urte osatu zen munduaren lehen itzuliaren ospakizunaren testuinguruan kokatzen da. Topaketa horien bidez, Elkano Fundazioak gogoeta eta eztabaida bultzatu nahi izan ditu, gertakari hari gaur egun nola begiratzen diogun, zer helbururekin, eta gure errealitateak nola eragiten duen gertakari haiei buruz egiten dugun kontakizun historikoan. Zikloan Jose Carlos Ruiz filosofoak eta Clara Petrus neurozientzialariak parte hartu dute.