Daniel Zulaikak, historialaria eta Elkano Fundazioko Aholkularitza Batzordeko kideak, bere berri emango du ostiralean, otsailak 1, Tolosako Kasinoan arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Pedro de Tolosa, Lazcano eta María de Alvisturren semea, kasualitatez eta azken momentuan ontziratu zen Victorian: Pedro Maldonado Sevillako itsasmutila ez zen agertu, eta gipuzkoarrak bere lekua hartu zuen. Victorian, tripulazioko kideak laguntzen zituen, marinel ofizioa ikasi bitartean. 800 marabedi irabazten zituen hilean. Gureganaino heldu den informazioagatik, idazten ez zekiela dakigu, baina baita ere Carlos I erregea aurrez aurre ezagutzeko aukera izan zuela.
Daniel Zulaikak Pedro de Tolosaren berri jaso du Historia gradu amaierako 'Los vascos y la primera vuelta al mundo' lanean.
Informazio gehiago El Diario Vascok egindako elkarrizkera honetan.