Oihane Garmendiak bidaiaren inguruko entsegu bat idatziko du Pasaiako Hugoenean egingo duen idazketa egonaldian

3 URR, 2022
Bigarren hezkuntzako ikasleei bideratutako unitate didaktiko bat diseinatuko du baita ere. 

Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak,  Euskal Idazleen Elkarteak eta Elkano Fundazioak ematen duten deialdiak bi irabazle izan ditu aurten. 

Euskal kultur erakundea, CPIE Euskal Itsasbazterrak,  Euskal Idazleen Elkartea eta Elkano Fundazioa elkarturik,  literatura egonaldia antolatu dute azken hiru urtetan Nekatoenean, euskal literatura sustatzeko asmoz. Aurten, jasotako proposamenen kalitatea ikusirik, erakundeek bigarren beka bat eskaintzea erabaki dute. Horrela, Zoe Bray artista, antropologoa, irakaslea eta idazlea Hendaian egiten ari den literatur sorkuntza egonaldiaz gain, Oihane Garmendian Pasaiako Hugoenea etxean bigarren egonaldia egiteko aukera izatea erabaki dute. 

Garmendia  Erronkarin sortutako Filosofia irakaslea izan da eta jada hasi duen egonaldiak helburu bikoitza izango du. Batetik, bidaiaren kontzeptuaren inguruko entsegua idatziko du. Hausnarketa diziplinarteko bat izango da, literaturan, mitologian, filosofian eta herri jakindurian esan direnak ikertu eta testu laburrez osaturiko artefaktua sortuz. Halaber, eta egindako lan teoriko hori baliatuz, bigarren hezkuntzako ikasleei bideratutako unitate didaktiko bat diseinatuko du. 

Mundubira hizpide izan duten aurreko bi deialdierako irabazleak Nahia Zubeldia eta Maialen Akizu izan dira. Haiek bezala, aurten, Zoe Brayk eta Oihane Garmendiak hilabeteko idazketa egonaldiak osatuko dituzte, batak Nekatoenan eta bigarrenak Hugoenean, urtea amaitu aurretik.