Mundubiraren Getariako erakusleiho lehiaketako sariak banatu ditugu

18 IRA, 2019
Sevilla gaitzat hartu zuen Moma arkitektura estudio izan da irabazlea, herritarrak hala erabakita.

Elkano 500 Fundazioak mundubiraren erakusleiho lehiaketako  sariak banatu ditu gaur, Elkanoren Itsasoratzea jaialdiko egitarauaren barruan antolatua. Jaialdiarekin getariarrek Magallanes-Elkano espedizioren irteera gogoratu dute pasa den astean zehar. Irabazlea Moma arkitekturaren proposamena izan da,  Sevillari eskeinitako erakusleihoarekin, herritarrek hala erabakita.

Irabazleek asteburua bainuetxe batean disfrutatzeko aukera izango dute, eta gainontzeko partehartzaileek herriko jatetxe baterako afari bana jaso dute. Txoko, Elkano, Myflower, Astillero, Kaia edota Iribar jatetxeetan afaltzeko aukera izango dute, sari hau zozketaz esleitu delarik.

Astebetez, Juan Sebastián Elkanoren jaioterriko negozioak mundubirako geldialdi bilakatu dira: Sevilla, Tenerife,  Brasil, Chile, Argentina, Filipinak, Molukak edo  Cabo Verderi lotutako proposamenak landu dituzte parte hartu duten hamabi negozioek.  Getariarrak izan dira,  Artzaperen webgunean egindako bozketan, irabazlea hautatu dutenak, diseinua, originaltasuna, gardentasuna, gaiarekiko lotura bezalako irizpideak kontuan hartuta.