Mundubira musika bidelagun, munduari bira emateko bost partitura

29 URT, 2019
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Mundubira musika bidelagun proiektua aurkeztu du,  lehen mundubiraren urteurrenari egingo dion ekarpena.

Bost obra enkargatu zaizkie beste hainbeste euskal konpositoreri, musika jar diezaieten espedizioaren zati ezberdinei eta, guztiak batera, bidaiaren osotasuna islatuko dute.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, herrialdean kultur erreferente bat izateko duen bokazioaren baitan, garrantzizkotzat jo du Elkano aztertu, ikertu eta arakatzeko lanean ekarpena egitea, betiere musikaren arlotik. Ibilbide honetan berebiziko garrantzia izan du Robert Treviño zuzendari titularraren lanak, nork euskal musika garaikidearen sorkuntzan sakontzen jarraitu duen. Gainera, modu berezian murgildu da Eresbilen (Euskal Musikaren Artxibategia) eta bere ikuspegi artistikoa partekatu du gure Elkano eta bere mundubira musikala egituratzeko ahalbidean.

Hausnarketa-prozesu honen emaitza gisa, Euskadiko Orkestrak musika-abentura berri honi ekin dio. Getariako marinelak egindako bidaia gogora ekarriz, bost euskal konpositoreri proposatu die beste hainbeste konposizio sortzeko, argibide bakar bezala emanez bidaiaren zati ezberdinetan zentratzea. Musika-zati guztiak elkartzean, munduaren bira osatuko da, erabat berritzailea den musika-ikuspuntu batetik.

Horrela, bada, 2019/2020, 2020/2021 eta 2021/2022 denboraldietan barrena estreinatuko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bost enkarguak. Horietako bakoitza programa bereizi banatan aurkeztu eta grabatuko da, eta proiektuaren amaieran CD bakarrean argitaratuko dira guztiak. Ibilbide hau guztia eta emaitza izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Elkano eta bere bidaia ezagutzera emateko egingo duen ekarpen nabarmena.

Bost konposatzaileak honakoak dira, enkargu eta estreinaldi hurrenkeraren arabera: Mikel Chamizo, Mikel Urquiza, Joël Mérah, Teresa Catalán eta Zuriñe F Gerenabarrena. Bost egileak hainbat euskal lurraldetakoak dira eta zenbaki horrek espedizioan abiatu ziren bost ontziei egiten die erreferentzia.

 

Mikel Chamizo (Tolosa, 1980):

“Espedizioaren irteera, 1519” (estreinaldia 2019ko udazkenean)

Mikel Urquiza (Bilbo, 1988):

“Hego Amerika” (estreinaldia 2020ko udaberrian)

Joël Mérah (Clichy, 1969):

“Ozeano Barea, Asia” (estreinaldia 2020ko udazkenean)

Teresa Catalán (Iruña, 1951):

“India, Afrika” (estreinaldia 2021eko udaberrian)

Zuriñe F Gerenabarrena (Gasteiz, 1965):

“Itzulera, 1522” (estreinaldia 2022ko udaberrian)

Informazio gehiago ikusteko: www.euskadikoorkestra.eus