Oholtza gainean, Iñigo Aranburu Juan Sebastian Elkano izan da , eta Xabi Ortuzar, Juan de Zubileta itsasmutila.
Loraldia Festibalak ekoiztu duen Mundubira. Elkano. Primus ikuskizuna gaur estreinatu da, emanaldi doblean: goizez ikastetxe eta ikasleei zuzendutako emanaldi pedagogikoa egin dute; arratsaldean, aldiz, Bilboko Untzi Museoak lanaren estreinaldi ofiziala hartu du. Elkano 500 Fundazioak aholkularitza historikoa eman die muntaiaren arduradunei.
Ikuskizunak musika eta bakarrizketak uztartzen ditu. Oholtzan, Iñigo Aranburu aktorean Juan Sebastan Elkano interpretatzen du, eta Xabi Ortuzarren Juan de Zubilera itsas mutila. Ainara Ortega eta Nerea Alberdi dura musikaren arduradunak eta XVI. mendeko giroa islatzeaz arduratzen dia, garaiko baladen bidez.
Patxo Telleriak idatzi du teatro lan honen gidoia eta Karlos Panera da eszena zuzendaria. Lan taldeak aholkularitza jaso du sormen prozesuan, bai musika alorrean eta baita ikuspegi historikoa lantzeko ere: Ander Berrojalbizek laguntza eman du musikan eta historia aholkularitza Xabier Alberdi eta Julian Diazek eman dute. Alberdi Elkano 500 Fundazioko Batzorde Zinetifikoko kidea da, eta Julian Diazek Aholku Batzordean parte hartzen du.
Egitasmoaren helburua transmisioa da: ez bakarrik Elkano eta bere zirkumnabigazioa ezagutzera ematea, baizik eta Euskal Herriak historikoki itsasoarekin izan duen lotura azpimarratzea. Ahalik eta areto gehienetara heldu ahal izateko, formatu txikiko produzkioa da, baliabide gutxirekin edozein txokotan eman daitekeena.