Mundubira, ekaineko Elhuyar aldizkariaren protagonista

16 EKA, 2021
Duela 500 urteko euskal ontzigintzaren berri ematen du, bai eta lehen mundubirari esker izandako ekarpen zientifikoak eta teknologikoen berri ere.

Elkano Fundazioak eta Elhuyar Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Elhuyarrek – zientzia-dibulgazioaren arloko erreferentziazko erakundea – ekoitzitako irrati- eta telebista-saioen eta aldizkariaren bidez, duela 500 urteko euskal ontzigintzaren berri emateko, bai eta lehen mundubirari esker izandako ekarpen zientifikoak eta teknologikoak ezagutzera emateko ere.

Horrela, Elhuyar aldizkariaren ekaineko alea (paperezkoan eta digitalean) 'Mundua handitu zuen bidaia' -n murgildu da, arlo horretako hainbat adituren eskutik: Daniel Zulaika, 'Elkano, euskaldunak eta lehen mundubira' lanaren egilea; Nagore Davila, UPV/EHUko Geografia irakaslea eta kartografian aditua; Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko zuzendaria; eta Virginia Garcia, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomoa. Horrez gain, Alvaro Aragon EHUko irakasleak Euskal Herriko baso-paisaia tradizionalaren protagonista diten zuhaitz lepatuen jatorria argitzen du. 

'Mundua handitu zuen bidaia' esteka honetan dago eta 'Zuhaitz lepatuak, ontzigintzatik jasangarritasunera' beste honetan.