“Munduari bira eman zion ontzia” erakusketa izango da Ikusgai Euskal Itsas Museoan

28 IRA, 2022
Arístides Esteban Hernández “Ares” eta Joseba Sarrionandiak “Munduari bira eman zion ontzia” ipuin ilustraturako sortutako irudiak izango dira ikusgai. Euskal idazleak erakusketaren inguruko hitzaldia eskainiko du urriaren 5ean.

Euskal Itsas Museoak urriaren 16ra arte ikusgai izango den “Munduari bira eman zion ontzia” erakusketa aurkeztu du gaur. Erakusketa, Arístides Esteban Hernández “Ares” artista kubatarrak Joseba Sarrionandia euskal idazlearekin batera egindako ipuin ilustraturako sortuak dira. Liburua Elkano Fundazioak bultzatuta da.  

Guztira 16 lan izango dira ikusgai datorren urriaren 16a arte, doan, Euskal Itsas Museoko Ganbara aretoan.

Gainera, Joseba Sarrionandia idazleak erakusketari buruzko hitzaldia emango du datorren astezkenean, urriak 5, 19:00etan.