Aniztasuna, iraunkortasuna, sakrifizioaren balioa edo aldaketara egokitzea izan dira parte hartu duen taldeak jorratu dituen gaiak, mundubirari lotuta egon ziren hainbat herri zeharkatu dituen bitartean, ibilbide historiko eta kultural baten pilotua zirriborratuz.
Joan den irailaren 9an, bidaiari, abenturazale eta kirolariz osatutako sei laguneko talde bat bizikletaz abiatu zen Getariatik, Juan Sebastian Elkanoren jaioterritik, Sevillara bidean, eta helburu bikoitzarekin: batetik, ibilbide historiko eta kultural batean euskal itsasgizonaren nabigazioari lotutako hainbat herri elkartzea; bestetik, bidaia hartatik abiatuta, gaurkotasuneko gaiei buruzko gogoeta egitea. Elkano Fundazioak eta Andaluziako Juntako Turismo Kontseilaritzak sustatutako Magallanes/Elkano espedizioak 1.600 kilometrotan pedalei eragin die lau erkidegotan zehar, eta atzo aurkeztu zuen bere esperientzia Magallanes-Elcano Gizarte Berrikuntzako Nazioarteko I. Kongresuan, irailaren 18, 19 eta 20an Sevillan egin den ekimena.
Ion Irurzun Elkano Fundazioko zuzendaria "pozik " agertu da "hasieran bitxia izan zitekeen ideia bat gauzatzeko gai izan garelako"; "orain ordean, banaka eta taldean, proiektuaren ebaluazio kritikoa egin behar dugu, ikasteko eta egitasmoa hobetzeko".
Hausnarketa eta lankidetza
Getaria eta Sevilla arteko ibilbidea egin duen talde osoarekin batera, Irurzunek hamaika eguneko bidaian izandako bizipenak eta ideia-trukea aurkeztu ditu Kongresuan. Esperientzia hori "historiaren eta orainaren arteko interakziorako gunea" izan da, "gogoeta ardatza eta lankidetza bitartekoa" izan direlarik. Abiapuntu gisa, ibilbidea taldeko gainerako kideekin bizikletaz egin duen Ion Irurzunek adierazi zuen egungo krisi sozial, ekonomiko eta sanitarioa inflexio-puntua dela gizartearentzat, duela 500 urte, lehen ingurabidea izan zen bezala. "Erronka hark ontziratutako pertsonen talentu eta gaitasun guztia behar izan zuen; eta egungo egoerak gizarte osoaren talentua eta gaitasuna eskatzen ditu, pertsona bakoitzaren onena".
Ibilaldiaren etapa bakoitzean hausnarketarako gairen bat proposatu da, aniztasunaren, iraunkortasunaren, sakrifizioaren balioaren edo aldaketara egokitzearen inguruan. Horien harira hainbat ideia sortu dira taldean, hala nola "500 urte barru ingurumena errespetatzen duen belaunaldi ezberdin gisa ikus gaitzaten nahiko genuke"; "gure eguneroko ekintzak aldaketarako tresnarik onena dira, baina gure erabakien eraginaz jabetzea eskatzen du horrek", nahiz eta "hiperaktibitateak edota kontsumismoa edo indibidualismoa bezalako korronte nagusiek pentsatzea eragozten duten". Taldeak egungo gizartean nagusi den arrakastaren kontzeptuari buruz ere eztabaidatu du; izan ere, batez ere jarduera profesionalari lotuta dagoela eta "ezin duela zoriontasuna bermatu" uste dute, "kanpoko balorazioaren zain gaudelako, norberaren balorazioaren zain baino gehiago". Desberdintasuna onartzea, elkartasuna eta etorkizuna elkarrekin sortzeko erronka dira taldeak etapetan aurrera joan ahala hausnartzeko aukera izan duen beste gai batzuk, baita lankidetza ere. Azken honek, "borondateaz" gain, "norke bere pretentsioak alde batera uztea", "konfiantza sortzeko sukalde-lan asko egitea" eta "disposio hori frogatuko duen proiektu zehatz bat" eskatzen ditu.
Magallanes Elkano espedizioko lantaldea hiru euskaldunek eta hiru andaluziarrek osatu dute, bizi-esperientzia anitzekoak, eta faktore hau ibilbidea egituratu duen hausnarketa-prozesua aberastu egin du. Horrela, Irurzunekin egin diote aurre erronkari Josu Iztueta (Tolosa, 1957), bidaiari, abenturazale eta Nairobitarra mitikoaren gidaia; Nacho Dean (Málaga, 1980), naturalista eta esploratzailea, 2013tik 2016ra bitartean munduari bira eman zion oinez, klima-aldaketa dokumentatzeko; Emilio Martín (Huelva, 1982), duatloian munduko txapeldun bi aldiz, 2012an eta 2015ean; María Pujol (Sevilla, 1982 ) triatleta profesionala; eta Ana Zamorano (Sodupe, 1992), bidaiazale, argazkilari eta bideo dokumentalen egilea.
Hainbat etapatan zehar, talde nuklearrak pedalei eragin die beste dozena erdi bat bidelagunekin batera, eta, gainera, hausnarketa-esparruekin zerikusia duten pertsonekin hitz egin du, hala nola, Juan Ignacio Perez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariarekin; Maria Martinon-Torres Giza Eboluzioaren Museoko zuzendariarekin; Jose Carlos Ruiz filosofoarekin; eta Jose Carlos Ruiz katamotz iberiarraren biologo kontserbazionistarekin.
Elkano 500 Fundazioaren eta Andaluziako Juntaren arteko lankidetzaren emaitza den proiektu honen lantaldeak, hamaika egunetan egin ditu ibilbidearen abiapuntua, Getaria, eta helmuga, Sevilla, bereizten dituzten 1.600 kilometroak, bidean duela 500 urteko mundubirako gertaeretan beren papera izan zutenak hogeita hamar herri elkartuz. Pedalkadaz pedalkada, Zumaia, Itziar, Deba, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Erandio, Barakaldo, Bilbo eta Balmaseda zeharkatu dituzte Euskadin; Valle de Mena, Espinosa de los Monteros, Burgos, Palentzia, Valladolid, Simancas, Tordesillas, Medina del Campo eta Ávila, Gaztela eta Leonen; Toledo, Talavera eta Viso del Marqués, Gaztela-Mantxan; eta Linares, Montoro, Kordoba, Palma del Río, Jerez de la Frontera, Cádiz, Sanlúcar de Barrameda eta Sevilla, Andaluzian.
Ibilbide historiko eta kultural baten lehen urratsa
Magallaes Elkano Espedizioa ibilbide historiko eta kultural baten froba pilotua ere izan da, mundubira formatu berrietan zabaltzen lagunduko duena, han gertatutakoaren ikuspegi eta kontakizun desberdinak integratuz. Ibilbide honen behin betiko diseinuan Basquetourrek eta Andaluziako Jutak parte hartuko dute, eta Gaztela-Leongo, Gaztela-Mantxako eta Extremadurako Juntek ere parte hartzea espero da.
Euskadin zehar egindako ibilbideak itsas historian jarri du azpimarra: batetik, itsasontzietan, eta bestetik, Espezieen uharteetarantz ontziratu zirenen artean euskal jatorrikoak zirenen kopuru izugarrian. Gaztela eta Leonen eta Gaztela-Mantxan, merkataritza-bideek eta garrantzi historikoko lekuek osatzen dute ibilbidea; tartean dira, esaterako, Tordesillas eta Toledo, Karlos V.aren egoitza inperiala. Andaluzian, merkataritza-bideekin batera, berriro ere garrantzia dute lehen mundu-bira bihurtu zen espedizioarekin eta Indietako bidearekin lotura zuzena duten lekuek; esaterako, Cádiz, Sanlúcar de Barrameda eta Sevilla.
Orbea, Vaude, Negua, Bizibiziki eta Solocanarias enpresak ekimenenarekin bate egin dute, parte hartu duen taldeari bizikletak utziz, ekipamendua, lokalizazio-sistemak eta ibilaldiko elikadura.