Victoria untzian bueltatu ziren 18 gizonen artean Kantabriako Cueto herrian jaiotako Juan de Santander zegoen.
Rafael Zulaikak Amigos del Real Astillero elkarteak herriaren historia eta untzigintzan izan duen garrantzia azpimarratzeko asmoz, untzigintzaren inguruan antolatu duen hitzaldi zikloa inauguratu du. "Juan Sebastián Elkano y la vuelta al mundo" hitzaldian Elkano 500 Fundazioko proiektu koordinatzaileak espedizioaren izaera kolektiboa azpimarratu nahi izan du, baita XVI. mendeko testuinguru historikoa ere, Getariakoa zein, orohar, kantaurialdekoa..
Bestalde, 1522ko irailaren 6an 18 gizon heldu ziren Victoria untzian Sanlucar de Barramedara –3 urte lehenago, Sevillatik, 250 irten ziren–. Lurreratu zirenen artean Juan de Santader zegoen, Cueton jaiotako itsas mutila.
Hori dela eta, Kantabriako gizarte eta kultur arloko eragileek interes berezia dute zirkumnabigazioari lotutako ekintza dibulgatiboak antolatzeko. Elkano 500 Fundazioaren oinarrietako bat elkarlanean aritzea da, izaera ezberdineko eragile eta erakundeekin. Horregatik, Fundazioko kideek Kantabrian egon daitezkeen elkarlanerako aukerak aztertu dituzte Astilleron egindako bisitan.