“Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposiorako txostenak aurkezteko epea ireki da

4 OTS, 2020
Elkano 500 Fundazioak bultzatuta, Asociación Española de Americanistas elkartea antolatzen ari den XIX. nazioarteko kongresuak “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartuko du.

Sinposioan txosten bat aurkezteko interesa dutenek, martxoarek 15era arte dute bere proposamenak aurkezteko.

Elkano 500 Fundazioak bultzatuta, Asociación Española de Americanistas elkartea antolatzen ari den XIX. nazioarteko kongresuak “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartuko du. "Los caminos de América" izenburupean, kongresua 2020ko ekainaren 8tik 10era bitartean ospatuko da, Santiago de Compostelan. Sinposiorako txostenak aurkezteko epera irekia dago jada.

Getariako nabigatzaileari buruzko sinposio honetan, Elkano itsasgizon gisa, zein pertsona gisa lantzen duten proposamenek izango lukete bere lekua, baita munduko lehen itzuliarekin lotutako beste hainbat gai, XVI. mendeko ontzigintza edo bidaiak izan zituen ondorioak, besteak beste.

Txostenen bat aurkezteko interesa dutenek, martxoak 15 baino lehen aurkeztu beharko dute bere proposamena. Proposamenean honakoa zehaztu behar da: txostenaren izenburua, 200 hitzeko laburpena eta autorearen datuak (izen-abizenak, erakundea, maila eta helbide elektronikoa). Txosten bakoitzak, gehienez, bi autore izan ahalko ditu.

Onartutako txostenen zerrenda kongresuaren webgunean argitaratuko da martxoaren 30ean.

Txostenak aurkezteko infornazio gehiago irakurri.