“Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa, atzeratua

26 MAR, 2020
"Los caminos de América" Nazioarteko Kongresuaren antolatzaileek, atzeratzeko erabakia hartu dute, oraingoz data berririk zehaztu gabe.

Elkano 500 Fundazioak bultzatuta, kongresuak “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartuko du.

 

Asociación Española de Americanistas elkarteak "Los caminos de América" izenburupean antolatzen ari den XIX. nazioarteko kongresua atzeratzea erabaki du. Kongresu honek “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartzea aurreikusita dago.

Kongresua 2020ko ekainaren 8tik 10era bitartean ospatzekoa zen, Santiago de Compostelan; osasun krisia dela medio, antolatzaileek atzeratzea erabaki dute, oraingoz data berri bat zehaztu gabe. Antolatzaileek jakinarazi dutenek, deialdi berria, "gertakizunen bilakaeraren arabera" finkatuko da, baita ere kongresua "berme guztiekin" ospatzeko ematen diren baldintzen arabera.

Elkano 500 Fundazioak bultzatuta,  kongresuak  “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartzea aurreikusita dago. Getariako nabigatzaileari buruzko sinposio honetan, Elkano itsasgizon gisa, zein pertsona gisa lantzen duten proposamenek izango lukete bere lekua, baita munduko lehen itzuliarekin lotutako beste hainbat gai, XVI. mendeko ontzigintza edo bidaiak izan zituen ondorioak, besteak beste.

 

Informazio gehiago Kongresuaren webgunean.