“Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa jarraitzeko epea ireki da

26 API, 2021
"Los caminos de América" Nazioarteko Kongresuaren baitan ospatuko da, Elkano 500 Fundazioak bultzatuta, datorren ekainaren 15ean. Izen emateko epea ireki da, maiatzak 30 arte.

Asociación Española de Americanistas elkarteak  antolatuta, datorren ekainaren 14tik 16ra bitartean XIX. nazioarteko kongresua ospatuko da "Los caminos de América" izenburupean. Elkano Fundazioak bultzatuta, kongresu honek Elkanoren inguruko sinposioa hartuko du, ekainaren 15ean Santiago de Compostelan, hainbat adituren parte hartzearekin. Streaming bitartez jarraitzeko aukera ere izango da.

Jardunaldian, historian gradudun eta Elkano 500 Fundazioko aholkulari Daniel Zulaikak 'Getaria: el mundo de maestres, marinos y comerciantes en el que vivió Elcano' aurkeztuko du;  UPV/EHUko Historian doktore Janire Castrillok 'Apuntes acerca de las mujeres vascas en el mundo portuario de la época de Elcano';  Extremadurako Unibertsitatetik, María Belén Bañas 'Juan Sebastián Elcano y Fernando de Bustamante, 1519-1526. Una amistad impregnada de los aromas del clavo, la canela y la nuez moscada' izango du hizpide, eta Juan Carlos Rodríguezel 'A un grado de la línea equinoccial: análisis antropológico de las últimas voluntades de Juan Sebastián Elcano'; Enrique Santamaría historialariak 'Elkano, breve relación de la evolución y las motivaciones de una catástrofe historiográfica' gaia aztertuko du; eta Espainiako Unibertsitate Magallanikoen Munduko Saretik,  Manuel J. Parodiren hitzaldiak  'Juan Sebastián Elcano en la transformación del Mundo, del Medievo al Renacimiento' izango du ardatz.

Asociación Española de Americanistas elkarteak kongresuan aurkeztuko diren ponentziak argitalpen batean bilduko ditu. 

Euskal itsasgizonari buruzko sinposioaren informazio guztia esteka honetan dago eskuragarri.

Izena emateko aukera maiatzak 30 arte izango da, eta orrialde honetatik egin behar da.