Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak kultur aniztasuna eta itsasoa izan ditu protagonista aurten, lehen mundubiraren 500 urte betetzen direnean. Edizio honetan, Elkano Fundazioa sarien bidelagun izan da. HH3 eta DBH4 bitarteko ikasleek egindako 11.000 lan jaso ditu Elkarrek ekimenaren 13. edizio honetan. Lan irabazleak eta finalistak gelditu direnak Aieteko Kultur Etxean ikusgai egongo dira ekainaren 22tik irailaren 12 arte.
Donostiako elkar aretoak 13. edizioaren sari banaketa hartu berri du, sariak irabazi dituzten nerabe eta haien familiak bertan zirelarik. Aipatutako itsasoaren ildoa erreferentzia gisa hartuta, Lur Gallastegik “Munduari bira pastel batean” ipuina sortu zuen 13. lehiaketa honetako lehenengo pieza garrantzitsu bezala. Lan honetan oinarrituta, txikienek, HH4tik LH4ra ilustrazioa sortu behar izan dute; bigarren atalaren oinarri, hau da, ipuina idatzi behar zutenek, LH4tik DBH2ra, Adur Larrearen ilustrazioan oinarrituta lan egin dute; eta azkenik, “bizitza itsasontzian” komikia edo biñeta lantzeko gaia izan da, DBH2tik DBH4koentzat.
Zehaztutako hiru kategoriak kontuan hartuta, 11.000 lan jaso ditu Elkar Fundazioak Euskal Herri guztitik, eta horietatik irabazle izendatu diren kasik guztiak Donostian izan ziren. Ondorengoak izan dira aurtengo edizio honetako irabazleak:
A mailan: Lorea Ferro (irabazlea); Maylen Melerio (bigarrena)
B mailan: Nicolas Lezana (irabazea); Eñaut Zarautz (bigarrena)
C mailan: Nora Ansorena (irabazlea); Naroa Telletxea (bigarrena)
D mailan: Enare-Graxi Barandiaran (irabazlea); Haritza Oiartzabal (bigarrena)
E mailan: Lucia Alonso (irabazlea); Lide Larrea (bigarrena)
F mailan: Irati Aldazabal (irabazlea); Aiala Garabieta (bigarrena)
ZOZKETA BIDEZ SUERTATUTAKO IRABAZLEAK:
LABORAL KUTXA: Basque Culinary Center-era bisita gidatua
Sare Uriarte (Larremendi ikastetxea)
Jone Miquelestorena (Dona Maria kolegioa)
IRRIEN LAGUNAK:
Uxue Garcia (Tantirumairu ikastola, Lesaka) (Ikuskizuna)
Irria aldizkariaren harpidetza: Magali Azula, Maitane Alvarez, Egoitz Peña
Informazio gehiago hemen.