Itsasoa eta aniztasuna dira Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketaren protagonistak, mundubiraren 500 urte eta gero

15 URT, 2021
Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 13. edizioa abian jarri du Elkar Fundazioak. Aurten, lehen mundubiraren 500 urte betetzen direnean, Elkano Fundazioa ekimenaren bidelagun izango. Edizio honetako gaia kultur aniztasunari eta itsasoari lotuta izango da.

Elkano Fundazioa bidelagun izango da aurten irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen Elkar Fundazioaren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 13. edizioan. Elkanoren lehen zirkunnabigazioaren 500 urte betetzen diren honetan, kultur aniztasuna, itsasoa eta bizitza itsasontzian izango dira landuko diren gaiak.

Aurten, Lur Gallastegik idatzitako 'Munduari bira pastel batean' ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek (HH3 eta HH4). Koxkorragoek (LH1 eta LH2) Adur Larreak sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Azkenik, LH3 eta LH4ko ikasleek 'Bizitza itsasontzian' ardatz hartuta, komiki ala bineta propioa sortu beharko dute.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sariez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak egongo dira, Laboral Kutxa eta Irrien Lagunen Klubaren eskutik.

Ipuinak, ilustrazioak eta komikiak aurkezteko, apirilaren 16a bitarteko epea egongo da.

Informazio gehiagorako: postdata.elkar.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/