Elkano Fundazioak bultzatutako egitasmoak diruz laguntzeak zerga-pizgarriak izango ditu PFEZ zein Sozietateen Errenten gaineko Zerga aitorpenean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultur mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko Foru Arauari esker, lehen mundubirarekin lotutako gertakariekin harremana duten egitasmoak burutzeko asmoz Elkano Fundaziaorekin elkarlanean aritu nahi duten norbanako, enpresa edo erakundeek PFEZ aitorpenean %35 arteko kenkariak izango dituzte, %20 artekoak Sozietateen Errenten gaineko Zergan, eta gastu kengarri bezala kontsideratuko dira.
Urriak 28ko 25/2018 Foru Dekretuan Elkano Fundazioak onura publikoko deklarazioa jaso zuen, eta 2018 eta 2019 urteetarako bere jarduera mezenasgoko lehentasuneko jardueren artean onartu zen. Hau dela eta, garatuko dituen egitasmoen finantzaketari begira, iturri pribatuko donazioak eta laguntza ekonomikoak jaso ahal izango ditu.
Elkano Fundazioarekin elkarlanean aritu nahi duten enpresak, eta zerga-pizgarriei buruzko informazio gehiago jaso nahi dutenak, Fundazioarekin jarri daitezke harremanetan telefonoz ( 943 006 840) edo posta elektronikoaren bitartez ( info@elkanofundazioa.eus).