Hau da Elkano Itsas Herriaren uztailerako ibilbidea

27 EKA, 2022
Elkano Itsas Herria Euskal Herriaren itsas historian oinarria duen ekimena da eta Elkano Fundazioak, Albaolak eta Donostiako Euskal Itsas Museoak garatu dute.

Euskal Herri osoak partekatzen duen itsas historiaren bitartez itsasoarekiko harremana berreskuratzeko zeharkaldi kulturala da Elkano Itsas Herria. Ekainean Bizkaiko kostaldean ibili ondoren, uztailaren 1ean, ostirala, itzuliko da Gipuzkoara. Datozen asteetan Elkano Itsas Herria Mutriku, Deba, Zumaia, Orio, Aia, Hondarribia, Azkaine, Irun eta Hendaiara iritsiko da.

Jarraian, udalerri bakoitzera iristeko data zehazten da, baita geldialdi bakoitzean Juanita Larando patatxearen harrera ekitaldiaren ordua ere. 

 

MUTRIKU:

    Uztailak 1, ostirala

    11:30: bisita gidatua Arrietakua Jauregira (Gaztelaniaz). Erreserbak www.geoparkea.eus-en. 50% deskontua 'Elkano' kodearekin.

    16:30: erakusketa eta informazio gunea Mutrikuko Astilero moilan.

    19: 00etan:  patatxero ongi etorria emateko harrera ekitaldia, Astileroko moilan, Mutrikuko portuan.

    Uztailak 2, larunbata

    11: 00-20: 00: erakusketa eta informazio gunea Astileroko moilan, Mutrikuko portuan.

   12:00 Arraun irteerak patatxean, Astileroko moilan, Mutrikuko portuan.

   11:30: bisita gidatua Arrietakua Jauregira. Gaztelaniaz. Erreserbak www.geoparkea.eus-en. 50% deskontua 'Elkano' kodearekin.

   16:30: Yurrita Group IV. bandera, traineruen estropadak. Astileroko moilan, Mutrikuko portuan.

   23:00 - 'Elkano Mundubira', herriko musika taldeen kontzertua. Txurruka plazan.

    Uztailak 3, igandea

   11: 00-14: 00: arrantzari loturiko lanen erakustaldia, Arku Gainekin elkarlanean. Intxirrixan, Mutrikuko portuan.

   12: 00-15: 00: pintxo dastaketa HAZIren eskutik, Astileroko moilan, Mutrikuko portuan.

   Uztailak 4 astelehena

   15:00 Patatxearen irteera, Debaruntz.



DEBA-ITZIAR:

    Uztailak 4 astelehena:

   11.00-20.00: erakusketa eta informazio gunea portuan.

   18:00 Pataxe eta harrera ekitaldia. ORDUTEGI BERRIA.

   Uztailak 5 asteartea:

    11.00-20.00: erakusketa eta informazio gunea portuan.

   19.00: Alex Turrillasen hitzaldia, 'Itziar (1294) -Deba (1343): Una historia ligada al mar', kultur etxean.

  Uztailak 6 asteazkea

    11.00-20.00: erakusketa eta informazio gunea portuan.

    18.00: Itziarko herriko plazan ekitaldia eta Ama Birjinari lore eskaintza.

    19:00 Arraun irteerak patatxean. Inskripzioak informazio-puntuan.

   Uztailak 7, osteguna:

   11.00-20.00: erakusketa eta informazio gunea Itziarko herriko plazan.

    18:00: Xabier Alberdiren hitzaldia: 'Itziar eta itsasoa, kofradia baten historia'. Itziarko elizan.

    19:00 Arraun irteerak patatxean. Inskripzioak informazio-puntuan.

    Uztailak 8, ostirala:

    09:00 Patatxearen irteera,  Zumaiaruntz.


ZUMAIA:

    Uztailak 8, ostirala:

   12.00-20.00: erakusketa eta informazio gunea Moilaberrin.

   13:00 Patatxearen harrera.  Ongietorri ekitaldian Andoni Egaña bertsolariak parte hartuko du.

    20:00: Udako kontzertua Beheko Plaza abesbatzaren eskutik, Komentuan.

    Uztailak 9, larunbata:

    11.00-20.00: erakusketa eta informazio gunea Moilaberrin.

    11: 00-13: 00 Arraun irteerak patatxean.

    Uztailak 10, igandea:

    11.00-20.00: erakusketa eta informazio gunea Moilaberrin.

    Uztailak 11, astelehena:

   Goizean zehar, patatxearen agurra.


ORIO:

    Uztailak 11, astelehena:

    12:00 - 20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Enparantzan.

    13:00: Patatxaren iritsiera Zumaiatik eta harrera ekitaldia Aitor Mendiluze bertsolariaren parte-hartzearekin.

    Uztailak 12, asteartea:

    11:00 - 20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Enparantzan.

   Uztailak 13, asteazkena:

    11:00 - 20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Enparantzan.

     17:00: Arraunketa irteera patatxarekin.  Izena ematea turismo bulegoan egingo da. Parte hartzeko 16-65 urte izan behar da eta 8 kg-ko arrauna mugitzeko gaitasuna

    Uztailak 14, osteguna:

    11:00 - 20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Enparantzan.

    18:00: Arraunketa irteera patatxarekin.  Izena ematea turismo bulegoan egingo da. Parte hartzeko 16-65 urte izan behar da eta 8 kg-ko arrauna mugitzeko gaitasuna

     19:00: Xabi Solanoren kontzertua

    Uztailak 15, ostirala:

    Egunean zehar, patatxaren irteera Jon Maia bertsolariarekin.



AIA:

      Uztailak 15, ostirala: 

     16:00-20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Plazan.

      19:30: irekiera ekitaldia.

      Uztailak 16, larunbata: 

     10:00-14:00:  ibilaldi gidatua Iturrrarandik hasita. Elkano eta Laurgain uztartzen dituzten kontuak azalduko dira. Erreserba eta informazioa: 943835389 / iturraran@giouzkoanatura.eus

     11:00-20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Plazan.

      Uztailak 17, igandea: 

     11:00-20:00: Erakusketak eta informazio puntua Herriko Plazan.



HONDARRIBIA:

    Uztailak 20, asteazkena

     19:00: Patatxaren harrera ekitaldia Kai Zaharrean, Alaia Martin bertsolariarekin

     17:00 - 21:00: Erakusketa eta informazio puntua, Kai Zaharrean

     19:30 - 21:30: pintxo eta sagardo dastaketa,  Kai Zaharran, HAZIren eskutik.

     Uztailak 21, osteguna

    11:00 - 20:00: Erakusketa eta informazio puntua, Kai Zaharrean

    19:00: haurrentzart astronomia tailerra, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik.

     Uztailak 22, ostirala

     11:00 - 20:00: Erakusketa eta informazio puntua, Kai Zaharrean

     15:00: arraun irteera patatxean Jaizkibelera

     18:00: Herri Kanta jaialdia Erentzin itsaslabarrean (Jaizkibel), Urtanta ekimenaren barruan. Parte-hartzaileak: Leire Letu, Kristina Aranzabe & Urtanta Banda.

     Uztailak 23, larunbata

    10:30:  Harizko laukotea Artzuko Errotan (eguraldi txarrarekin Guadalupen), Urtanta ekimenaren barruan

    11:00 - 20:00: Erakusketa eta informazio puntua, Kai Zaharrean

    12:30: Patatxaren itzulera Kai Zaharrera eta kale animazioak

    18:30: Kontzertua Kasino Zaharrean (eguraldi txarrarekin Jostaldin edo kiroldegian), Urtanta ekimenaren barruan. Parte-hartzaileak: Petti, Xabi Solano, Leturia, Estitxu Pinatxo, Miren Narbaiza & Et Incarnatus Orkestra.

     Uztailak 24, igandea

     Lehen orduan, patatxearen irteera.

AZKAINE:

     Uztailak 24, asteartea:

     15:30:  patatxearen harrera ekitaldia, Urdazuri ibaiaren barne-portuaren inguruan.

     Jai-egun dotorea izango da haren barne-portuaren inguruan, bertako elkarte eta erakundeekin elkarlanean parte-hartzea sustatzeko programazio batekin.

      Egunean zehar Urtanta jaialdiak antolatutako musika ekitaldiak. 

IRUN:

Uztailak 25, astelehenena:

    13:00 - 20:00: Erakusketa eta informazio puntua, Santiagoko bidegorrian.

    14:00: Patatxaren harrera ekitaldia.

Uztailak 26, asteartea:

    11:00 - 20:00: Erakusketa eta informazio puntua, Santiagoko bidegorrian.

Uztailak 27, asteazkena:

    11:00 - 20:00: Erakusketa eta informazio puntua, Santiagoko bidegorrian.

    20:00 Elkano eta itsas gaien inguruko bertso saioa. Andoni Egaña, Ainara Martin eta Haira Aizpurua. Junkal plazatxoan.

Uztailak 28, osteguna:

    11:00 - 20:00: Erakusketa eta informazio puntua, Santiagoko bidegorrian.

    19:00 Haurrentzako astronomia tailerra Aranzadiren astronomia sailaren eskutik. Santiagoko bidegorrian.

Uztailak 29, osteguna:

    Egunean zehar patatxaren irteera.

HENDAIA: Hendaian, Elkano Itsas Herria Fête de la Mer jaialdiaren programan txertatuko da.

     Uzatailak 29, ostirala

     18:00 h:  Patatxaren harrera ekitaldia, CMHT - Hendaia Txingudi Klub Naitikoaren pantalanean.

    Uztailak 30, larunbata 

    11:00 - 20:00: erakusketa eta informazio puntua, CMHT - Hendaia Txingudi Klub Naitikoaren pantalanean.

    17:00 - 19:00: Albaolaren erakustaldia.

    19:00: janaurrekoa elkarte laguntzaileekin.

    Egunean zehar, arraunketa irteera patatxarekin.  Izena ematea bertan. Parte hartzeko 8 kg-ko arrauna mugitzeko gaitasuna eduki behar da.

     Uztailak 31, igandea

    11:00 - 18:00: erakusketa eta informazio puntua, CMHT - Hendaia Txingudi Klub Naitikoaren pantalanean.

    10:00 - 12:00: Albaolaren erakustaldia.

     11: 30: Itsasoaren bedeinkapena, agintariekin.

     11:30 -13:00:  Mutxiko.

 

Patatxeak euskal kostaldeko portuetara egingo duen bisitaren osagarri, erakusketa ibiltari bat izango da, euskal gizartearen garapenean itsas kulturak izan duen garrantzia nabarmentzen duten hainbat bloke tematikoz osatua. Erakusketa honekin batera, itsasoari, nabigazioari, Munduko Lehenengo Itzuliari eta ontzigintzari eta, oro har, Euskal Herriko itsas historiari eta bereziki bisitatutako herriei buruzko hainbat jarduera daude. Hitzaldi historikoak, solasaldiak, bertsolariak, musika, dantza, ipuin kontalariak, itsasoko lanbideei eta astronomiari buruzko tailerrak, dokumentalak, baita Juanita Larandoren itsasontzian itsasontzian itsasontzian nabigatzen ikasteko irteerak ere, jende guztiarentzako egitarau zabala osatuko dute plaza bakoitzean.

 





Uztailean Gipuzkoako kostaldean ibili ondoren, Elkano Itsas Herriak abuztuan atseden hartuko du, eta irailean Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaren artean jarraituko du, aurretik bisitatu gabeko herrietara iritsiz. Horrela, Getariara itzuliko da Elkano Eguneko programazio berezia dela eta, eta Donostian geldialdia egingo du Euskal Jaietan. Hortik aurrera, ibilbideak azken zati bat izango du Lapurdin, Ondarearen Europako Jardunaldietarako Ciboure-Donibane Lohizune bisitatuz.