Hau da Elkano Itsas Herriak Getarian izango duen egitarau berezia

29 ABU, 2022
Elkano Itsas Herria kultur zeharkaldiak bere azken txanpari ekingo dio irailean. Azken geldialdietako lehena Getarian izango da, irailaren 2tik 6ra eta Elkanoren Lehorreratzearen emanaldiarekin bat egingo du egun horretan. 

Hauxe da ekimenak Getarian izango duen egitarau berezia: 

Irailak 2, ostirala
19:00:  Elkano Itsas Herriaren erakusketa irekiera eta 'Juanita Larando' patatxaren harrera ekitaldia, portuan. Ondoren, parrila.
21:30:  Beñat Gereka getariarraren “Itsasoak pizten gaitu” dokumentalaren estreinaldia,  Bizta Onan.
 
Irailak 3, larunbata

11:00-20:00: erakusketa eta informazio gunea portuan.
11:00-12:00: Ur-jolasak: Kukaiña eta slackline, Altxerrian.
11:30: Elkano jantzi bildumaren aurkezpena, Amarenak sortua, Cristobal Balenciaga Museoan (aforoa mugatua).
12:00: Bidasoako erraldoiak, Altxerritik abiatuta.
16:00-18:00: Arraunketa irteerak patatxan. 16 urtetik aurrera eta izen ematea beharrezkoa Turismo bulegoan. 
18:00: 'Elkarrekin Elkano', Ixabel Agirresarobe  eta Iñaki Matiarena “Mattin” sortzaileen familientzako ipuin kontaketa irudikatua, Berdura plazan.
19:00: Kontzertu berezia: Esne beltza eta lagunak, frontoian.
 
Irailak 4, igandea
11:00-20:00: erakusketa eta informazio gunea portuan.
19:30: Euskal Barrokensembleren kontzertua, elizan.

Irailak 5, astelehena

11:00-20:00: erakusketa eta informazio gunea portuan.

Irailak 6, asteartea
17:00: Elkanoren lehorreratzea
 
Gainera:
Lehen Mundubiraren erakusketa eta Lehen Mundu Bira, antzeztutako bisita gidatua, familientzat.

Vera Cruz Karabela bisitatzeko aukera egongo da. 

Informazioa Getariako Turismo bulegoan: infoturismo@getaria.eus / T. 943140957

 

Argazkia: Ainara Altuna.