Euskaldunon ekarpena lehen mundubiran, Alemaniako telebistan

29 API, 2020
Alemaniako telebistak munduko lehen itzuliari eskainitako dokumental bat estreinatu du, 4,2 milioi ikuslerekin.  

Albaolak, garai hartako historialari espezialistek eta Elkano Fundazioak euskal itsas ondareari balioa ematen lagundu dute, elkarlanean.

Alemaniako telebista publikoak Lurraren lehen itzuliari buruzko dokumentala estreinatu du, 4,2 milioi ikuslerekin. Albaola euskal itsas faktoriaren, garaiko historialari espezialisten eta Elkano Fundazioaren beraren arteko sare-lanari esker, euskal itsas ondarea munduan ezagutarazi ahal izan da.

Zweites Deutsches Fernsehen-en (ZDF) lanak lehen zirkumnabigazioaren garaiko euskal testuinguru sozio-ekonomikoa eta euskal herriak espedizioari egindako ekarpen nabarmena biltzen ditu, nabigatzaile eta ontzigile gisa zuen gaitasun handia azpimarratuz. Dokumentalak Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko zuzendaria eta Elkano Fundazioko aholkularia, Xabier Agote, Albaolako presidentea eta Mikel Leoz, Pasaiako ontziolako itsas ondareko teknikariaren lekukoak hartu ditu, besteak beste.

 

Oharra: jatorrizko bertsioa alemanez dago, baina azpitituluak aktibatuz gero, Googleren tresnarekin itzul daiteke.