Gaurtik hasi eta 2022ko urtarrilaren 9ra arte, '24H. Egun bat Victoria ontzian' Euskal Itsas Museoaren erakusketa berriak, ontziko bizitzaren xehetasunak biltzen ditu, eta mundua aldatu zuen itsas-bidaian murgiltzen ditu bisitariak. Giropenak eta eraikinak berak Victorian, lehen zirkunnabigazioa osatu zuen ontzi bakarrean itsasoratzera, eta bertan gau eta egun bat bizitzera eramaten dituzte.
Erakusketa honeka bihartik aurrera San Telmon bisita daitekeen 'Bidaiarik luzeena' proiektua osatzen du eta Juan Sebastian Elkanoren Victoria itsasontzian bizi izandako edozein egun du ardatz. Magallanesek jasotako benetako aginduen, pilotuen, bidaiarien eta marinelen testigantzen bidez, eta XVI. mendeko nabigazio-eskuliburuetan oinarrituz, bidaiarik luzeena eta Elkanok eta bere gizonek bizitako esperientzia berreraikitzen dira. Nabigazioari buruzko testigantzez gain, Euskal Itsas Museoak XVII. mendean euskaraz idatzitako beste eduki literario batzuk gehitu ditu.
Benetako testigantzetatik ateratako aipamenak, XVI. eta XVII. mendeetako tratatuak eta erregeak Magallanesi emandako ordenantzetatik ateratako zatiak, Gordailuko objektuak, elikagaiak eta ikus-entzunezko edukiak osatzen duten eszenografiari esker, bisitaria Victoria ontzian murgildu eta egun bat sentituko du.
Informazio gehiago.