Elkano 500 Fundazioak deialdia ireki du, ahozko komunikazioetan parte hartu nahi dutenen proposamenak maiatzaren 15a baino lehen biltzeko.
Elkano 500 Fundazioak Elkano eta lehen mundubiraren inguruan lanean ari diren historiagileak eta beste disziplinetako profesionalak deitu nahi ditu, uztailaren 4 eta 5ean Donostiako Miramar Jauregian egingo den UPV/EHUren Uda Ikastaroetan bere lan lerroak aurkezteko. Fundazioak deialdia ireki du, parte hartu nahi dutenen proposamenak maiatzaren 15a baino lehen biltzeko.
Elkano 500 Fundazioak sustatuta, “Elkano eta munduaren inguruko lehen itzulia: 500 urte geroago” ikastaroak gertaera haiek berrikusi eta eguneratzea proposatzen du; eta bereziki, euskaldunek tripulatzaile, espedizioaren antolatzaile eta ontzi egile gisa izan zuten eginkizuna azpimarratu nahi da. Mintegia uztailak 4 eta 5ean egingo da Donostiako Miramar jauregian, eta ahozko komunikazioentzat atal bat izango du. Elkano 500 Fundazioak aukera eman nahi die hainbat diziplinetako autoreei –historiagileak, baina bata hezkuntza arloko profesionak edo artistak – Elkano eta duela 500 urteko gertaeren inguruko lanak aurkez ditzaten.
Beren lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak aurkeztu nahi dituztenek proposamenaren laburpen bat bidali behar dute, Elkano 500 Fundaziora 2019ko maiatzaren 15a baino lehen aurkeztuak izateko lanak aukeratuko ditu.
Proposamenen hautagaitza eta onarpenaren inguruko xehetasunak, hala nola aurkezpen publiko zein komunikazioen argitaratzeari buruzkoak, orrialde honetan daude.