Elkano 500 Fundazioak proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Epea ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.
Elkano 500 Fundazioak Elkano eta lehen mundubiraren inguruan lanean ari diren disziplina anitzetako profesionalak deitu ditu, irailaren 6 eta 7an Donostiako Carlos Santamaría Zentroan egingo den UPV/EHUren Uda Ikastaroetan bere lan lerroak aurkezteko. Fundazioak deialdia ireki du, parte hartu nahi dutenen proposamenak ekainaren 4a baino lehen biltzeko.
Elkano 500 Fundazioak sustatuta, 'Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia' ikastaroak Juan Sebastian Elkano eta Espezieen irletara ontziratu ziren gainerako euskaldunak bizi ziren ingurunean sakontzea, ikertzea eta ezagutzea da, baita lehorrean geratzen zirenak ere. Mintegiak ahozko komunikazioen saioa ere hartuko du. Elkano 500 Fundazioak aukera eman nahi die hainbat diziplinetako autoreei –historiagileak, baina bata hezkuntza arloko profesionak edo artistak – ikastaroaren ardatz eta helburuekin bat datozen lanak aurkezteko.
Beren lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak aurkeztu nahi dituztenek proposamenaren 250 hitzeko laburpen bat bidali behar dute, Elkano Fundaziora ekainaren 4a baino lehen. Egile bakoitzak, gehienez, hiru proposamen aurkeztu ahal izango ditu hautaketa prozesura.
Fundazioak 2021eko ekainaren 11n jakinaraziko die egileei onartuak izan diren edo ez. Epaimahaiak honako irizpideak jarraituko ditu: proposamenak ikastaroko helburu eta gaiarekiko duen lotura, ezagutza berria sortzeko ahalmena eta gaiaren originaltasuna, baita gaurko gizarterako duen erabilgarritasuna ere. Ahozko aurkezpenen saioa irailaren 7an izango da.
Proposamenen hautagaitza eta onarpenaren inguruko xehetasunak, hala nola aurkezpen publiko zein komunikazioen argitaratzeari buruzkoak, orrialde honetan daude.
Ahozko aurkezpenetarako gogoan hartu beharreko datak
2021.06.04 Proposamenak bidaltzeko azken data.
2021.06.11 Onartuak eta baztertuak izan diren ahozko aurkezpenen jakinarazpena.
2021.07.31 Argitaratzeko aukeratuak izan diren lanak bidaltzeko azken eguna.