Ahozko komunikazioen atalean aurketuko diran lanak aukeratzeko epea ireki da. Parte hartu nahi dutenek proposamenak maiatzaren 15a baino lehen bidali beharko dituzte.
Elkano eta XVI. mendeko Euskal Herriaren inguruan lanean ari diren historiagileak eta beste disziplinetako profesionalei zuzendutako deialdia zabalik dago, ekainaren 17 eta 18an Donostiako Miramar Jauregian eta Getarian egingo den 'Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia' uda ikastaroan bere lan lerroak aurkeztu ditzaten. Proposamenak bidalzteko epea maiatzaren 15a arte luzatuko da.
Aurten, ikastaroaren edukiek interes-gunea mundubiraren testuinguru sozioekonomikoan izango dute, pertsona haien bizimodua hobeto ulertzeko. Ezaguera honek nabigatzaile haiek hobeto ulertzera eramango gaitu; zergatik ontziratu ziren eta zein ziren haien motibazio sakonak, alegia. Eta gaurko perspektibatik hausnartuta, Elkanoren bidaiak izandako ondorioek gure mundua nola aldatu zuten ikusiko dugu.
Mintegiak ahozko komunikazioentzat atal bat izango du ekainaren 17an. Bertan beren lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak aurkeztu nahi dituztenek, bere proposamenaren laburpena bidali beharko dute Elkano 500 Fundaziora (info@elkanofundazioa.eus), maiatzaren 15a baino lehen.
Proposamenak Fundazioak zehaztutako irizpideak kontuan hartuz aztertuko dira; irizpide hauek Fundazioaren ohiko lan helburuekin bat datoz. Horrela, ezagutza berria sortzeko gaitasuna, proposamenen berritasuna eta gizartearentzat duten erabilgarritasuna hartuko dira kontutan. Fundazioak maiatzaren 20an komunikatuko du zein proposamen onartu dituen eta zeintzuk ez.
Proposamenen hautagaitza eta onarpenaren inguruko xehetasunak, hala nola aurkezpen publiko zein komunikazioen argitaratzeari buruzkoak, orrialde honetan daude.