Elkanori buruzko Uda Ikastaroko ahozko komunikazioetan parte hartzeko epea maiatzak 22 arte luzatu da

15 MAI, 2019
Deialdia historiagile zein beste hainbat esparrutako profesionalei irekia dago.

Elkano 500 Fundazioak maiatzak 22ra arte luzatu du Elkano eta mundubiraren inguruan ikertzen ari diren autoreek Uda Ikastaroko ahozko komunikazioetan parte hartu ahal izateko proposamenak aurkezteko epea.

Historiagileak eta beste disziplinetako profesionalak, hezkuntza arloko profesionak edo artistak adibidez, parte hartu dezakete.

Beren lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak aurkeztu nahi dituztenek proposamenaren 1.000 hitzeko laburpen bat bidali behar dute, Elkano 500 Fundaziora 2019ko maiatzaren 22a baino lehen. Proposamenak info@elkanofundazioa.eus helbidera bidali behar dira. Euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu daitezke.

Elkano 500 Fundazioak aztertuko ditu jasotako proposamenak, eta bere erabakia maiatzaren 29an jakinaraziko du.

Ahozko komunikazioetarako proposamenak aurkezteko informazaio gehiago, hemen.