Elkanori buruzko Uda Ikastaroko ahozko komunikazioetan parte hartu ahal izateko azken egunak

6 MAI, 2019
Elkano eta mundubiraren inguruan ikertzen ari diren autoreek datorren maiatzaren 15 arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

Historiagileak eta beste disziplinetako profesionalak, hezkuntza arloko profesionak edo artistak adibidez, uztailaren 4 eta 5ean Donostiako Miramar Jauregian egingo den UPV/EHUren Uda Ikastaroetan bere lan lerroak aurkezteko aukera izango dute, ahozko komunikazioen atalean.

Elkano 500 Fundazioak sustatuta, “Elkano eta munduaren inguruko lehen itzulia: 500 urte geroago” ikastaroak gertaera haiek berrikusi eta eguneratzea proposatzen du; eta bereziki, euskaldunek tripulatzaile, espedizioaren antolatzaile eta ontzi egile gisa izan zuten eginkizuna azpimarratu nahi da.

Beren lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak aurkeztu nahi dituztenek proposamenaren 1.000 hitzeko laburpen bat bidali behar dute, Elkano 500 Fundaziora 2019ko maiatzaren 15a baino lehen. Proposamenak info@elkanofundazioa.eus helbidera bidali behar dira. Euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu daitezke.

Elkano 500 Fundazioko Batzorde Zientifikoak aztertuko ditu jasotako proposamenak, eta aurkeztuak izateko lanak aukeratuko ditu, maiatzaren 20a baino lehen.

Ahozko komunikazioetarako proposamenak aurkezteko informazaio gehiago, hemen.