'Elkanoren oroitzapena' Uda Ikastaroa uztailaren 7 eta 8an ospatuko da

16 MAI, 2022
Ikastaroan hausnartuko da zer gogoratzen dugun lehen mundubira eta 500 urte odoren, zergatik, nortzuk eta zertarako. Mintegian ahozko komunikazioen atal bat egongo da. Bertan parte hartzeko proposamenak ekainak 20 arte bidali daitezke. 

Uztailaren 7 eta 8an UPV/EHUren Udako Ikastaroen programazioaren barruan, 'Elkanoren oroitzapena: ondorioak eta galdera berriak' mintegia egingo da, munduari lehen bira eman eta 500 urte igaro ondoren zer ospatzen ari garen hausnartzeko helburuarekin. Ikastaroa Donostiako Carlos Santamaria Zentroan izango da.

Udako ikastaro hau aurrez aurre egingo da, eta ZOOMen bidez zuzenean online parte hartzeko aukera ere egongo da. Matrikula doakoa da, baina ikastaroan parte hartzeko,UPV/EHUren Udako Ikastaroen webgunearen bidez egin behar da matrikula. 



Oroitzapenaren arrazoiei buruz hausnartzeaz gain, azken hiru urte hauetan ikasitakoari eta gizarteratutakoari buruzko galdera berriak sustatzeko helburuarekin, ikastaroak duela 500 urte gertatutako gertaera historiko horiek gaur egungo munduarekin duten lotura ere aztertu nahi du. Horrela, alde batetik, 'Bestelako begiradak eta kontaerak' izeneko solasaldian deskolonizazioari eta mundializazioari buruz arituko dira; 'Itzuli berri bat munduari' blokeak egungo gizarteen erronkak errepasatuko ditu, hala nola gobernantza, justizia soziala; eta “'raganetik gerora, zer transmititu?' izenburupean,  memoria eta hura belaunaldi berrietara transmititzea jorratuko da.

Igone Mariezkurren antropologo eta kazetariak moderatuta, uztailaren 7an bi mahai-inguru izango dira. Lehenengoan, 'Zer, nola, zertarako... oroitzapen egin?' izenekoan, Agustin Arrieta EHUko filosofia irakaslea eta Itxaro Borda idazlea egongo dira. Bigarrenean, Sirio Canós Donnay INCIPITeko arkeologo eta antropologoak eta Nelson Aguilera Txileko Unibertsitate Australeko antropologoak parte hartuko dute.

Uztailaren 14an, bestalde, beste bi foro antolatuko dira, kasu honetan Ander Izaguirre kazetari eta idazleak moderatuta. 'Itzuli berri bat munduari' izenekoan, UPV/EHUko irakasle agregatua, Álvaro Aragón, eta 5W aldizkariko zuendari Agus Morales egongo dira; 'Iraganetik gerora, zer transmititu?' mahai inguruan, berriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzaile Carlos Cirizak eta Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan etnografoa Xabier Kerexetak parte hartuko dute.



Ahozko komunikazioak, ekainaren 20ra arte
Bestalde, ikastaroan ahozko komunikazioen saio bat egingo da hilaren 7an, eta ikastaroan zehar landuko den gaiaren inguruko lan-ildoak, ikerketa-proiektuak edo esperientziak azaldu nahi dituzten pertsonek parte hartu ahal izango dute. Interesa duten pertsonek Elkano 500 Fundaziora bidali behar dute bere proposamena ekainaren 20a baino lehen. Erakundeak honako alderdi hauek hartuko ditu kontuan aukeraketa egiterakoan: proposatutako edukien lotura udako ikastaroaren helburuekin eta gaiarekin, gaiaren originaltasuna eta ezagutza berria sortzeko duen gaitasuna, bai eta gizartearentzat duen erabilgarritasuna ere. Xehetasun guztiak erantsitako dokumentazioan daude eskuragarri.