Elkanoren itsasoratzea festa giroan gogoratu dute getariarrek

15 IRA, 2019
Getariarrak Elkano, mundubira eta itsasoarekiko lotura gogoratzen ari dira gaur eta bihar.

Datorren irailaren 20an urte 500 beteko dira  hiru urte ondoren mundubira osatuko zuen espedizioa abiatu zela. Hura gogoratzeko, baita historian zehar itsasora irten diren milaka euskaldunak gogoratzeko ere, Elkanoren itsasoratzea jaialdia ospatzen ari dira getariarrak asteburu honetan, herriko gizarte zein kultur eragile desberdinek, Getariako Udalak eta Elkano 500 Fundazioak diseinatu eta antolatu duten jaialdia.

Atzo, larunbataz, haur zein helduentzat ekintza ugari izan ziren, hala nola antxoa tailerrak, ginkana, umeentzako tailerrak, ur jolasak, baita "Arroza Elkano Erara"  lehiaketa ere –lehen saria, Gasteizera joan zen.

Astean zehar, gainera, mundubiran girotutako erakusleiho lehiaketa batek, Aranzadiren eskutik egindako behaketa astronomiko batek eta solasaldi historiko eta zientifikoek osatu dute egitaraua. Publiko arrakasta handia izan dute, gainera, aditu desberdinen eskutik mundubiraren testuingura gerturatu diren solasaldi hauek.