Elkano, Euskal Herria itsastarrean inspiratutako moda bilduma kolaboratiboa

7 URR, 2021
Bildumaren ekoizpena finantzatzeko, Amarenak elkarteak mikromezenasgo kanpaina bat abiarazi du Goteo.orgen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Piztu Meta programaren barruan

Munduari bira eman eta 500 urtera, Amarenak moda marka donostiarrak moda kolaboratibo eta parte-hartzaileko bilduma bat aurkeztu du, Getariako marinela eta itsasoari lotutako beste lanbide batzuetan inspiratua. XVI. mendeko euskal marinelen janzkera tradizionalaren ikerketatik abiatutako proiektua da, gizarteari historia jantzien bidez ezagutarazteko.

Lehen zirkunnabigazioaren garaian, kanpoko eraginen ondorioz, Euskal Herriaren janzkera bereizgarrian galera bat gertatu zen. Mende horretan, aurrerapen teknologiko eta geografikoei esker, kultura berriak, egiteko modu berriak eta beste leku batzuetako moda eta ohiturak ezagutu ahal izan ziren. Ordura arte euskal lurraldean ia osorik kontserbatu zen hizkuntza, kultura eta janzkera mundu osoko eraginekin nahasten hasi zen garai hartan. Horregatik da hain handia garai hau ikertzeko interes kultural eta soziala.

Oihane Pardok, Amarenak-en sortzaileak, 3 urte daramatza Elkano 500 Fundazioarekin lanean istorio hau ezagutzera emateko, garaiko marinelek eta itsasoari lotutako beste lanbide batzuek, hala nola bale-ehiztariek edo arrain-saltzaileek, zeramaten janzkeran inspiratutako modako bilduma baten bidez. Bilduma honek historia hau munduan zehar bidaiatzea ahalbidettzea du helburu.

Bildumaren prototipo bana eta pieza batzuen ekoizpena gutxienez finantzatzeko, Amarenak crowdfunding (mikromezenasgoa) kanpaina bat abiarazi du Goteo.org plataforman, Piztu Meta programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura sailaren babesarekin, jasotako ekarpenak bikoiztuko dituenak. Irailaren 29tik azaroaren 7ra bitartean proiektua babesten duten pertsonek, bildumaren diseinu-prozesuan parte hartu ahal izango dute, ehunak eta koloreak hautatuz, baita azkenean salmentarako ekoiztuko diren jantziak ere. Gainera, egiten duten ekarpenaren arabera, gustukoen dituzten arropak aldez aurretik erreserbatu ahal izango dituzte, beren balioaren erdiagatik.

 

Bidai hortan ikasi zutenez, oso garrantzitsua da bidelagunik onenak aukeratzea. Horregatik, gizon eta emakumeentzako 16 piezaz osatuta egongo den bilduma hau, elkarlanean diseinatu eta ekoiztuko da Euskadiko eta Espainiako modaren sektoreko artisau, diseinatzaile eta enpresa erreferenteekin, hala nola Boinas Elosegui (Tolosa), Capas Seseña (Madril), Gorka González kapelagilea (Donostia), Lëlë Printsestanpatu diseinatzailea (Donostia), Re_ by Barbara León zapata diseinatzailea (Sevilla), Clara Virgillipatronista eta diseinatzaileak (Bartzelona), Zapatariko zapatariak (Nafarroa) edo Espartin abarketa-fabrika (Zumaia). Janzki guztiak “made in Spain” izango dira beraz, eta lihoa, artilea edo birziklatutako poliesterra bezalako ehun natural eta jasangarriekin egingo dira.

 

Jantzien ondarea berreskuratuz
Euskal jantzi tradizionalak berreskuratu eta modernizatzen dituen moda enpresa donostiarra da. 2016an sortu zen, Meta! 2016 ekimenaren lehen edizioan egindako matchfunding kanpaina bati esker. Kanpaina hartan, gaur egun ere ezagunak diren, lehen kaiku jaka modernoen ekoizpena finantzatzea lortu zen. Kanpaina hartatik abiatuta, Oihanek jakin zuen euskal kulturak ehun-ondare aberats bezain ezezaguna duela, eta bere lanarekin ezagutzera emateko eginkizuna beregan hartu zuen, #janztekoistorioak sortuz. Esperientzia polit haren ondoren, Amarenak beste bilduma batzuk finantzatu ditu crowdfunding bidez, hala nola iaz, Erdi Aroko euskal emakumeen irudiekin egindako BURUKOAK kamisetak adibidez.