Hau da Elkano Itsas Herriaren azken txanparen ibilbidea, irailean

8 ABU, 2022
Elkano Itsas Herria Euskal Herriaren itsas historian oinarria duen ekimena da eta Elkano Fundazioak, Albaolak eta Donostiako Euskal Itsas Museoak garatu dute. Abuztuaren 26tik aurrera azken txanpari ekingo dio.

Euskal Herri osoak partekatzen duen itsas historiaren bitartez itsasoarekiko harremana berreskuratzeko zeharkaldi kulturala da Elkano Itsas Herria. Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldeak zeharkatu zituen ekainean eta uztailean. Abuztuan atseden hartu ostean, ahil honen 30etik aurrera  berriro itsasoratuko da, urretik bisitatu gabeko herrietara iritsiz.

Jarraian, udalerri bakoitzera iristeko data zehazten da. Informazio gehiago aurrerago.

 

Abuztuak 30-31, EA

Erakusketa eta informazio puntua.

Patatxarik gabeko geldialdia.

 

Irailak 2-6, GETARIA

Erakusketa eta informazio puntua.

Informazio gehiago.

 

Irailak 7-10, DONOSTIA

Irailak 7, asteazkena

18:30 Elkano Itsas Herria erakusketa irekiera eta Juanita Larando patatxaren harrera ekitaldia,  portuan.

19:00: 'Ketariatik mundura' nano pastoralaren estreinaldia. Mitxel Etxekopar eta Nano taldearekin. Euskal Itsas Museoan. Doako sarrera.

Irailak 8, osteguna

11:00-20:00: Erakusketa eta informazio puntua, portuan.

19:30 Hitzaldia: 'Descubriendo los secretos de la navegación en un patatxe del siglo XVIII'. Xabier Agoteren eskutik, Albaolako presidentea. Gazteleraz. Euskal Itsas Museoan. Aurretik izena eman behar da. 

Irailak 9, ostirala

11:00-20:00: Erakusketa eta informazio puntua, portuan.

Irailak 10, larunbata

10:30: Haurrentzako astronomia tailerra, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomia saileko Virginia Garcíaren eskutik. Doan. Portuan (egurandi txarrarekin Euskal Untzi Museoan).

11:00-20:00: Erakusketa eta informazio puntua, portuan.

 

Irailak 11, ANGELU

Erakusketa eta informazio puntua.

Patatxarik gabeko geldialdia.

 

Irailak 12-14, MUNDAKA

Irailak 12, astelehena

17:00: Elkano Itsas Herriaren Erakusketaren irekiera  eta informazio puntua. Talan. 

17:15: Haurrentzako astronomia tailerra, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomia saileko Virginia Garcíaren eskutik. Talan. 

Irailak 13, asteartea

11:00-20:00: Elkano Itsas Herriaren Erakusketa  eta informazio puntua. Talan. 

Irailak 14, asteazkena

11:00-20:00: Elkano Itsas Herriaren Erakusketa  eta informazio puntua. Talan. 

Irailak 15-18,   DONIBANE-LOHIZUNE + ZIBURU

Erakusketa eta informazio puntua.

Europar Ondarearen  egunetan parte hartuko du.